Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Leintz Eskola Kirola
LEKeko bi talde Gipuzkoako Eskolarteko txapeldunak izan dira
Aipamen berezia Almen 6 taldeko neska taldeari, hauek ere Saskibaloiko Final laurdenetarako sailkatu baitziren baina ezin izan zuten txapelketan jarraitu.

 (id: 2447234)Testua eta argazkiak: LEK. 2019ko ekainak 13, osteguna.

 

 

Urritik hasita eta maiatzera arte, Multikirola egin dute LEKeko beste LH 5+6. mailatako neska mutilekin batera: eskubaloia, errugbia, eskupilota, 8ko futbola, areto futbola, saskibaloia, boleibola eta atletismoa izan dira praktikatu dituzten kirolak.

 

 

LEKeko 8ko futboleko txapelketako irabazlea izan zen Arizmendi ikastolako Almen 6 taldea eta horrek Debagoieneko kanporaketan parte hartzera bideratu zituen Oñatiko irabazlearen aurkako kanporaketa jokatuz. Txapelketan aurrera jarraitzea lortu zuten kanporaketa hau irabazi eta gero. Gipuzkoako eskolarteko final laurdenak jokatzera pasatu zirelarik. Txingudi taldearen aurka izan zuten norgehiagoka hau eta honetan irabaztea lortu zuten.

 

 

Honekin, txapelketako final erdietarako txartela lortu zuten hurrengo egunean jokatu zutena. Hau ere irabaztea lortu zuten eta finala jokatzeko txartela eskuratu zuten.

 

 

Finala, ekainaren 9an izan zen Zubietan eta partida oso polita eta lehiatua jokatu zuten Elgoibar taldearen aurka. Oso partida berdindua izan zen eta emozio handikoa, 3-2ko emaitzarekin amaitu zen Almeneko mutilen alde.

 

 

 (id: 2473429)Bestetik, Arizmendi ikastolako Gazteluondo 6 taldea LEKeko Saskibaloiko txapelketako irabazlea izan zen eta horrek Debagoieneko kanporaketan parte hartzera bideratu zituen, Oñatiko taldearen aurka.

 

Ondoren Mendaro ikastetxeko taldearen aurka jokatu zuten kanporaketa eta hau ere gainditu zuten.

 

Final laurdenak Donostian Axular Lizeoa ikastetxeko taldearen aurka irabazi eta Final erdiak jokatzeko txartela eskuratu zuten. Partida Lezon izan zen ekainaren 8an Orereta “G” taldearen aurka. Hau irabazi eta hurrengo egunean finala jokatu zuten Lezon bertan berriz ere, Ordizia taldearen aurka. Partida polita eta lehiatua izan zen eta 69-38 emaitzarekin amaitu zen Gazteluondoko mutilen alde.

 

ZORIONAK TXAPELDUNAK!!

 

 (id: 2493945)Aipamen berezia egin nahi dugu Almen 6 taldeko neska taldeari ere, hauek ere Saskibaloiko Final laurdenetarako sailkatu baitziren baina ezin izan zuten txapelketan jarraitu.

 

AUPA NESKAK!!

 

LEKetik talde hauekin ibili diren monitoreak ere zoriondu nahi ditugu; Nerea Pavo, Markel Perez, Ander Lopez de Armentia, Jonatan Raso eta Iker Errasti lan bikaina egin baitute taldeekin.

 

Baita talde hauetako gurasoak ere, ikasturtean zehar eta Gipuzkoako txapelketan bereziki eskaini duten laguntzagatik eta beraien animoengatik, taldeak jarraitu baitituzte partida guztietan neska-mutilak animatuz.

 

ZORIONAK ETA ESKERRIK ASKO GUZTIOI!

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE