Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Mondragon Unibertsitateak lehen mailako taldea izaten jarraituko du
Mikeldiri Iturripen irabazita (73-57), Josu Larreategiren gizonek denboraldia amaitzeko 3 partiduren faltan matematikoki lortu dute kategoriari eustea. Seniorrek porrota jaso dute, 73-91 Beiztinberriren aurka.

Isei Barbero / 2011ko apirilak 18, astelehena



300 (id: 2471031)Mondragon Unibertsitateak ez du hutsik egin, eta, honenbestez, hurrengo denboraldian Lehen Nazional mailan lehiatuko du berriro ere.  Josu Larreategiren mutilek garaipen erosoa erdietsi zuten zapatu arratsaldean Iturripen Mikeldiren kontra (73-57), eta mailari matematikoki eusteko geratzen zitzaizkien bi puntuak poltsikoratu zituzten.

Hasieratik amaierara arte etxekoak jaun eta jabe izan ziren kantxa gainean, hein handi batean defentsan erakutsitako zorroztasunagatik, eta kontraerasoetan egindako lan onagatik.  Hala eta guztiz ere, eta etxekoen aldeko abantaila une oro urduritasunak alde batera uzteko modukoa izan bazen ere, tentsio uneak bizi izan ziren Iturripen.

Iturripera gerturatutako zaleek asko protestatu zuten epaileen lana, izan ere, euren artean izandako liskarren ondorioz 4 jokalari eta bisitarien entrenatzailea kaleratu zituzten laugarren eta azken laurdenean.  Mondragon Unibertsitatearen kasuan, Paul Isasak eta Gorka Kintanak hartu behar izan zuten aldageletarako bidea partidua amaitu baino lehen.

 

Dena den, eta aurretik aipatu bezala, garaipen honekin Mondragon Unibertsitateak ziurtatuta dauka datorren denboraldian 1. Nazional mailan aritzea.  Arrasatearrek une honetan 26 puntu dituzte, eta Viajes Marfil liderrarekin berdinduta daude.  Aste Santua dela eta Larreategiren gizonek atsedena izango dute hurrengo asteburuan, baina 15 egun barru Paduraren kantxa bisitatuko dute.  

Testuinguru honetan, denboraldia amaitzeko geratzen diren hiru jardunaldietan urduritasuna alde batera utziko dute Mondragon Unibertsitateko jokalariek.  Hala eta guztiz ere, eta lidergoa lortzea eskura dutela aintzat hartuta, ziur asko Larreategiren mutilek ikasturtea lehen postuan amaitu  nahiko dutela.  Horretarako, geratzen diren partiduak irabazi eta Viajes Marfilen hanka-sartzearen zain egon beharko dira.


Seniorren porrota

Lehen taldearen partidua baino lehen, senior mailakoak aritu ziren Iturripeko kantxan.  Juan Carlos Davilaren mutilek denboraldiko azken partidua jokatu zuten zapatuan, eta ezin izan zuten urtea garaipen batekin agurtu.  Zuri-moreek Beiztinberri laugarren sailkatuaren aurka neurtu zituzten indarrak, eta bisitarik garaipen argia erdietsi zuten:  73-91.

Honenbestez, 26 partidu jokatu ostean Mondragon Unibertsitateko seniorrek bederatzigarren postuan amaitu dute denboraldia, 11 garaipen eta 15 porrot jaso ostean.  Arrasatearrek guztira 37 puntu lortu dituzte, euren aurretik sailkatu den Santo Tomas Lizeoak bezala.  Orain merezitako atsedena hartu, eta datorren denboraldia prestatzen hasteko garaia da.

 

 

 

ASTEBURUKO KARTELERA


LEHEN MAILA
M. Unibertsitatea 73–57 Mikeldi

SENIORRAK
M. Unibertsitatea 73–91 Betizberri

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE