Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Martzel Vicariok seniorretan 12. postua

Haizea Oses-ek zilarra lortu du estatu mailako Eskalada Kopan

Bi arrasatearrek eta Debagoieneko Eskalatzaileak klubeko beste kide batzuek emaitza nabarmenak lortu dituzte Bartzelonan jokatutako txapelketan.

590.Haizea.Oses.Esp.Kopa.Txap.19.DEBAGOIENEKO.ESKALATZAILEAK (id: 3038873)


Argazkiak: Debagoieneko Eskalatzaileak / Testua: mondraberri.eus / 2019ko irailak 13, ostirala

 

Aurreko asteburuan Bartzelonako La Foixarkako eskalada-murruan, estatu espainiarreko Eskaladako Kopako bigarren proba jokatu zen.

 

Jubenil eta senior kategoriako neska-mutilak bertan lehiatu ziren, eta tartean Euskadiko Selekzioak parte hartu zuen.

 

Euskal elastikoa defendatzen bi arrasatear aritu ziren: Haizea Oses eta Martzel Vicario gazteak.

 

16 urtez azpiko mailan, nesketan, Haizea txapeldunordea izan zen, eta Martzel zazpigarrena 18 urtez azpiko mutiletan, baita 12. postua seniorretan ere.

 

590.Euskal.Selekzioa.Esp.Kopa.Txap.19.2DEBAGOIENEKO.ESKALATZAILEAK (id: 3294219) 

Debagoieneko beste eskalatzaile batzuk ere parte hartu zuten, eta emaitza nabarmenak lortu zituzten:

 

Manex Iñurrategi aretxabaletarrak 3. postua lortu zuen 14 urtez azpiko mutiletan, eta Irati Guenetxea herrikideak 7. postua 16 urtez azpiko nesketan.

 

Debagoieneko Eskalatzaileak klubeko beste kide batzuk ere horman gora egin zuten: Ainhize Belar (Elorrio) 3. postua 14 urtez azpiko nesketan, Borja Bernalte (Elorrio) 13. postua 16 urtez azpiko mutiletan, Aimar Uson (Ibarra) 6. postua 16 urtez azpiko mutiletan, eta Aitziber Urrutia (Elorrio) 10. postua 18 urtez azpiko nesketan.

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE