Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
MANIFESTAZIOA ZAPATUAN GASTEIZEN

Kepa Arkauzek gaixo terminala den Oier Gomezen etxeratzea eskatzen du

Preso politiko arrasatearrak Meaux-eko kartzelatik mezu bat adierazi du, herritarrei dei eginez, besteak beste, minbiziak jota dagoen Oier Gomez preso politiko gasteiztarraren aldeko manifestazioan parte har dezaten.

Bideoa eta portadako irudia: Oiertxo SOS / Testua: Gontzal Landa Herbias / 2017ko apirilak 19, asteazkena


Bi preso politikoak espetxean berean zeuden, Estatu frantziarreko Meaux-eko kartzelan (Arrasatetik 1.000 kilometrora).


Oier Gomez, baina, minbiziaren ondorioz, orain direla 3 hilabete ospitale batera eraman behar izan zuten.


Harrezkero "Oier 3 hilabete daramatza isolatuta, eguneko 24 orduak ziega batean bakarrik - salatu du mezu batean Kepa Arkauz Zubillagak - eta etxekoak astean 2 orduz soilik ikus ditzake".


Peritu batek aztertu egin berri dio, eta ondorioztatu du preso politiko gasteiztarrak 6 hilabeteko bizi-itxaropena duela.


Kinka larri horretan, "senide eta lagunen berotasunaz gain", "gure elkartasun eta konpromisoak behar ditu, nirea eta zurea, gurea".


Horretarako, Oier Gomezen eta larri gaixotutako preso politikoen askatasuna aldarrikatzeko, hainbat mobilizazio antolatu dira.


Horien artean jendetsuena, manifestazioa Gasteizen izango da, larunbat honetan, arratsaldeko 19.30ean Andra Mari Zuritik abiatuko den manifestazioa. "Gogor eutsi Oier! Eta ez ahaztu, zurekin gaude".


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE