Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Merkemerkaua: erosketak eta giro ona, eguraldiak lagunduta

Ibai Trebiño / 2017-03-05

Ibai Arteren ekimenez, Merkemerkauaren ekitaldi berri bat ospatu da. Egun osoan zehar salerosketa mugimendu handia izan da herriko hainbat guneetan -esaterako alde zaharrean zein Maiatzak lehenaren plazan- eguraldiak lagunduta eta Sanbamaña batukada zein erraldoi eta kilikien konpartsak girotuta.
 
Elkarteko 33 saltokik hartu dute parte udazken hontako merkemerkauan eta udazken-negu denboraldiko produktuak prezio ezin hobean eskaini dituzte. Eguraldia lagun izan dute gainera, eta horrek eragin positiboa izan du salmenten kopuruan. 

Eguraldia lagun

Merche dendan esaterako, hartueman handia izan da goiz osoan zehar. Bertako saltzailea adibidez, merkemerkauaren balorazio positiboa egin du aurten eta "eguraldiak lagundu izana" azpimarratu nahi izan du. "Joan zen urtean eguraldi negargarria izan genuen, aurten berriz eguraldi bikaina izan dugu eta hori salmentetan nabaritu da" adierazi du. 

"Holako ekimenak gehiagotan egin behar ditugu"

Zentzu berean, Tamayo dendako saltzaileak ere "pozik" dira aurtengo eguraldiarekin eta ondorioz, merkemerkauak izandako arrakastarekin. Halere, erosketa gehienak goizean egiten direla azaldu digu bertako dendari batek, baino bere kasuan, Sambamaña batukadak jarritako giro bikainak "salmentetan lagundu izana" nabarmendu nahi izan du. 

Dendari askok holako ekimenak begi onekin ikusten dituzte, eta orohar, emaitza onak lortzen ohi dituzte ere. "Holako ekimenak gehiagotan egin behar direla" uste dute saltzaile gehienek, salmentetatik haratago, "hiritarrek eta dendariek bat egiten dutelako".

Galeria de fotos

Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE