Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Omenaldia egin diote ehunka pertsonek

1981etik kartzelan dagoen Ion Agirre present izan da kalean eta Amaian

Arrasatearrak “mendeku-politikaren” neurri denak jasaten ari da, 28 urte hauetan: sakabanaketa, isolamendua, biziarteko espetxe-zigorra,…
400.Ion.Agirre.28.urte (id: 4514221)

Gontzal Landa Herbias / 2009ko maiatzak 16, larunbata

Ion Agirre Agiriano (67 urte) Estatu espainiarraren kartzela-politikaren zigor guztiak pairatu ditu eta pairatzen ari da:

  • Biziarteko zigorra
  • Heriotza zigorra
  • Gaixo egon arren, kartzelan edukitzea
  • Sakabanaketa
  • Isolamendua
Gaur arratsaldean ehunka pertsona jarri da “Heriotza zigorrik ez! Biziarteko zigorrik ez! Euskal Presoak Euskal Herrira” pankartaren atzean. Manifestazioa Herriko Plazan jarri da martxan, eta manifestari guztiak elkarrekin Amaia udal-antzokira sartu dira.

 

590.Ion.Agirre.28.urte.Mani (id: 4301153)

 

Bertan Ion Agirreren, Arrasateko beste presoen eta eskualdeko beste presoen omenezko ekitaldia egin da. Pantailaratu egin dira hainbat arrasatearrek azken 28 urteetan egin dituztenak, hau da, Ion Agirre kartzelan dagoenetik egin dutenaren laburpena. Horietako batzuek oraindik ez dauzkate 28 urte.

Ekitaldian zehar ere hitza izan dute ere Ion Agirre ezagutu dutenek. Horren ostean, taula gainean zegoen balantza batean jarri dira Ion Agirrek jasan dituenak (heriotza zigorra, biziarteko zigorra,…) dantza, poesia eta musikaz lagunduta.

Gero Arrasateko eta eskualdeko senideak oholtza gainera igo dira, bertaratutakoen txaloen artean. Horietako batek, Jabi Uribetxebarriak, amnistiaren ikurra jarri du balantzaren beste aldean, eta balantzak amnistiaren aldera egin du.

 

350.Ion.Agirre.28.urte.Bala (id: 4344442)

 

450.Ion.Agirre.28.urte.Bala (id: 4375265)

 

Omenaldian zehar Ezker Abertzaleak salatu du Ion Agirre Espainiako bederatzi kartzelatan izan dela: Carabanchel, Puerto de Santa Maria I, Alcala, Valdemoro, Tenerife, Huelva, Malaga eta Logroño. Gero Langraitzera (Araba) ekarri zuten, halako kartzelaldiaren ondorioz, bere osasunak nabarmen egin zuelako txarrera.

Diabetesa, artrosia, ornoetako desgastea eta beste gaixotasun batzuk jasaten ditu. Estatu espainiarrak, baina, ukatu egin du behin eta berriz bere askatasuna, 67 urte beteta dituen arren.

Are gehiago, biziarteko kartzela zigorra definitu denaren ondorioz, 2011ra arte egon beharko du gutxienez kartzela barruan. Beraz, ia 70 urte bete arte espetxean jarraitu beharko du.

Eusko Gudariak abestu dute herritarrek, aho batez, ekitaldia osotzeko.

 

590.Ion.Agirre.28.urte.Eusk (id: 4413621)



EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE