Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Garaia Parke Teknologikoko Muru gelan
Gipuzkoako Foru Aldundiak talentua sortzeko eta erakartzeko ikastaroa antolatu du
Ikastaroa ekainaren 18an egingo da, goizeko 9:00etatik eguerdiko 14.00ra arte, eta hiru saioetan banatuko da.

 (id: 2302066)Testua eta argazkia: Garai Parke Teknologikoa. 2019ko ekainak 14, ostirala

 

Gipuzkoako Foru Aldundiak GIPUZKOA TALENT estrategia jarri du abian legealdi honetan. Estrategia honen helburu nagusia talentua sortu, erakarri eta errotzea da. Lurraldeko enpresa askorekin hizketan aritu ondoren kezka nagusia da: nola izan erakargarri bila zabiltzaten talentu hori enpresetara erakarri eta bertan txertatzeko.

 

Gai honi nola heldu aztertu ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiak ikastaro bat antolatu du, Polo Garaiarekin elkar lanean behar horri erantzun nahian. Ekainaren18ean izango da, Garaia Parke Teknologikoan, eta ikastaroak honako xehetasunak izango ditu:

 

Employer branding and EPV Pitch izenburupean, hiru zati izango ditu formakuntza saio honek:

 

Lehena, ekainaren 7aren aurretik egin beharrekoa da, eta bertan eskatzen da enpresaren 5 minutuko bideo bat grabatzeko eta 6 diapositiba baina gutxiagoko aurkezpen bat prestatzeko.

 

Bigarren zatia ikastaroa bera izango litzateke, non aurretik egindako lan hori ebaluatu eta irizpide berrian emango dira. Saio honetarako ere 2 minutuko elevator pitch bat eta 5 minutuko enpresaren aurkezpen bat prestatzeko eskatuko da.

 

Hirugarren zatian, Skype bidezko jarraipen saio bat eskaintzen da.

 

Ikastaroan landuko diren kontzeptu eta gaiak dira: elevator pitch, enpresa-komunikazioko praktika on eta txarrak, EPV aurkezpenak (Employee Proposition Value).

 

Irakasleak, gaian aditu diren IESE-ko Mathieu Carenzo eta Marie Eouzan coach-a izango dira. Gehienera, 15 enpresentzako saioa izango da, eta lehen aipatu bezala, helburu izango du zuen enpresaren markaren indartzea talentua erakartzeko, employerbranding deritzona.

 

Ikastaroa, esan bezala ekainaren 18an egingo da  Garaia Parke Teknologikoko Muru gelan egingo da, goizeko 9:00 etatik eguerdiko 14.00 arte.

Formakuntza saio honetan parte hartzeko interesa dutenek, Mª Jesús Idoetarekin jarri harremanetan, midoeta@gipuzkoa.eushelbidera idatzi edo eta 943113958 telefonora deituta.

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE