Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Realari 2-0 eta Eibarri 2-1

Debagoienak Real eta Eibar garaitu ditu Gabonetako Txapelketan

Testua, argazkiak eta bideoak: Gontzal Landa Herbias / 2018ko abenduak 28, ostirala

 

Gazteenen atzoko partiduak jokatu ondoren, gaur seniorren txanda izan da, eta triangularra jokatu dute Realak, Eibarrek eta Debagoieneko selekzioak.

 

Azpimarratzekoa da txapelketak helburu duela emakumezkoen futbola sustatzea, eta aurtengoa 14. edizioa izan dela. Eskualdeko hautzaile Manu Diazek jardun du, eta ondoko jokalariak konbokatu ditu:  

 

Atezainak:

  • Olatz Alberdi
  • Amaia Ugalde  

Atzelariak:

  • Ane Arregi
  • Jone Alberdi
  • Miriam Agirre
  • Lide Zubillaga
  • Maialen Esnaola
  • Ane Larrañaga

Erdilariak:

  • Marta Ugarte
  • Jone Ugarte
  • Mariñe Diaz
  • Ane Larrañaga 
  • Maider Jorge
  • Olatz Legarda
  • Ainhoa Iturriotz

Aurrelariak:

  • Nagore Elortza
  • Lore Etxeandia
  • Lide Albeniz
  • Jone Jauregi 

Lehen partiduan Debagoienak 2 eta 1 irabazi dio Eibarri, Jone Jauregik eta Lore Etxeandiak sartutako golei esker. Ondorengo partiduan Realak 4 eta 1 garaitu du Eibar, eta ondorioz azken partidua erabakigarria izan da.

 

Lore Etxeandiak gol berri bat sartu du, eta Debagoienak jakin du Realari aurre egiten eta markagailuari eusten. Gainera, partiduko azken minutuetan Nagore Elortzak baloia bat berreskuratu du zelai erdian, kontraerasoan jo du eta eskuadratik gol ederra sartu du.


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE