Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
EAJ-PNV %25, PSOE %13

EH Bilduk irabazi du botoen %36arekin, abstentzioa %59koa izan delarik

Datu ofizialen arabera, koalizioa independentistak irabazi du. PP nabarmenki jausi da eta Podemos alderdi berriak 319 boto lortu ditu.

595 (id: 2928262)

 

Testua: Gontzal Landa Herbias-Mikel Arregi Askasibar / 2014ko maiatzak 25, igandea


 

Gobernu espainarrak eman berri ditu datu ofizialak, botoen %97a zenbatu direlarik. Abstentzioa %59koa izan da, eta indar politikoen artean honela izan dira botoak. Beste behin EH-Bildu koalizioa izan da Arrasaten botu gehien jaso dituen hautagaitza. Ezkerreko independentistek 2663 botu atera dituzte, 2009ko europar hauteskundeetan koalizioa osatzen zuten alderdiek gehituta atera zuten kopuru berbera. EH-Bilduren atzetik EAJ-PNV-k 1864 bozka batu ditu. Arrasaten gehien hazi den botua izan da jeltzaleena, 2009an baino ia 200 botu gehiago jaso baitute. 

 

Estatu mailako alderdiek beherakada nabarmena jaso dute Arrasaten. PSE-EEk oso emaitza txarrak batu ditu. 1011 botu besterik ez ditu lortu 2009an Arrasaten lehen indar izan zen PSE-k, orduan baino 900 gutxiago. Ezker Anitza-Iratzarrik 469 bozka batu ditu, eta laugarren indarra izan da; PP-k nabarmen behera egin du, 391 botu besterik ez; eta aipagarriak Podemosek lortu dituen 319 botuak. Bere atzetik UPyD eta Primavera Europea izan dira. Azpian alderdi guztien datua, eta 2009 eta 2014ko emaitzak alderatzen dituen grafikoa.

 

EH Bildu: 2.663 boto, %36’34

EAJ-PNV: 1.864 boto, %25’44

PSOE: 1.011 boto, %13’80

Ezker Anitza – Iratzarri: 469 boto, %6’40

PP: 391 boto, %5’33

Podemos: 319 boto, % 4’35

UPyD: 145 boto, %1’97

Primavera Europea: 77 boto, 1,05

EB: 57 boto, %0,77

PACMA: 39 boto, %0,53

Recortes Cero: 33 boto, %0,45

Movimiento Red: 29 boto, %0,39

PREPAL: 25 boto, %0,34

Extremadura Unida: 16 boto, %0,21

Partido X: 15 boto, %0,20

F.A.C.: 12 boto, %0,16

C's: 9 boto, %0,12

Discapacitados y Enfermedades Raras: 9 boto, %0,12

EPDD: 7 boto, %0,09
Vox: 6 boto, %0,08
PT: 5 boto, %0,06
Piratas: 5 boto, %0,06
ImpulsoSocial: 4 boto, %0,05

P.C.P.E.: 4 boto, %0,05
ALTER: 4 boto, %0,05

PH: 3 boto, %0,04

CILUS: 3 boto, %0,04
I.Fem: 2 boto, %0,02
IPEX-PREX-CREX: 2 boto, %0,02
M.C.R.: 2 boto, %0,02
M.S.R.: 2 boto, %0,02

FE de las JONS: 1 boto, %0,01

 
595 (id: 3550681)

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE