Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Onintza Muruaga (Arrasaten bitan irabazle):

"Arrasateko domekako enduro proban inoiz baino emakume gehiagok parte hartuko dugu"

Estatu espainiarreko Enduro Openaren azken lasterketa jokatuko da igandean, bai emakumezkoetan bai gizonezkoetan. Antolakuntzak ibilbide batzuetako track-aren berri eman du oraintsu.

595.Enduro.Onintza.Muruaga2 (id: 5406002)


Testua, argazkiak eta bideoa: Gontzal Landa Herbias / 2019ko irailak 25, asteazkena

 

 

Onintza Muruaga bizkaitarra da, eta Fruiz herrixkan bizi da egun. 32 urterekin hasi zen enduroa praktikatzen eta egun 37 ditu. "Oso gustura nabil".

 

Arrasateko lasterketako bi edizioetan parte hartu zuen, eta bi edizioak irabazi zituen. "Aurten, baina, osasunez makal ibili naiz, eta ondorioz ez nator sasoi betean".

 

Horregatik "domekan garaipena errepikatzea zaila izango dut, eta gainera Espainiako Openeko maila oso altua da". 

 

Aurten ez du Espainiako Openean parte hartzerik izan, baina Euskadiko Jaitsiera Txapelketan parte hartu ahal izan zuen. 

 

Hala ere, "motibatuta nator, oso gustuko dut proba hau eta ea lasterketan sentsazio onak ditudan". 

  

Oro har, baloratu du "gero eta emakume gehiago garela enduroan, eta oraingoz asko ez garen arren, urterik urte kopurua handitzen doa".

 

Hala, "Arrasaten esaterako lehen edizioan ez zuen emakumerik parte hartu, bigarren edizioan bi emakumek parte hartu genuen, hirugarren edizioan lauk eta aurten bederatzi emakume inguru izango gara".

    

595.Enduro.Onintza.Muruaga1 (id: 5520193) 

Arrasateko proba oro har "izugarri gustatzen zait, tramuak bikainak dira, Asierrek eta Koldok egiten duten lana oso ona da, bai antolatzen, bai tramu sekretuari dagokionez, tramuak urtean zehar mantentzen,...".

 

Zentzu honetan, "tramuak oso konpletoak dira, fisikoak, teknikoak,... Euskal Herrian enduroa praktikatzeko Arrasate paradisu bat da".

 

Onintza Muruagak beste emakumeak animatu gura ditu enduroa praktikatzera: "Beldurrak gainditu eta animatu parte hartzera, emakumeok harrera oso ona jasotzen dugu publikoaren eta gizonezko parte-hartzaileen aldetik".

 

"Jaitsiera batean bizikletatik jaitsi behar baduzu, eta tramu bat oinez egin behar baduzu, ez dauka garrantzirik. Praktikarekin hobetuko duzu, konfiantza handituko duzu,...".

 

Onintza Muruagak eskerrak eman dizkie "antolakuntzako kide guztiei, esfortzu handia egiten dutelako, ilusio handia daukatelako, pasio handia,... batez ere Asierrek eta Koldok. Animatu gura ditut edizio gehiago antolatzen jarrai dezaten". 

 

Antolakuntzak jakitera eman du track-a 

 

Erlazionatutako albistea: 

Estatu mailako Enduro Openaren azken proba Arrasaten izango da

2019ko uztailaren 31n argitaratutako albistea 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE