Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
'Lezetxiki, Neanderthalaren bila'
Lezetxiki aztarnategia ezagutzeko bi bisita egingo dira larunbatean
Lezetxiki da Iberiar Penintsulako hamar aztarnategi klasikoren artean garrantzitsuenetariko bat. Duela 90 urte baino gehiago, ezagutarazi zuten Justo Jauregi-Arraburu apaiz arrasatearrak eta haren laguna zen Jose Migel Barandiaran ataundar famatua.

 (id: 2264012)Testua eta argazkia: Arrasateko Udala. 2019ko uztailak 15, astelehena.

 

Arrasateko Udalako Turismo sailak antolatuta, Lezetxiki aztarnategia ezagutzeko bi bisita egingo  dira uztailaren 20an,larunbata. Lezetxiki da Iberiar Penintsulako hamar aztarnategi klasikoren artean garrantzitsuenetariko bat. Duela 90 urte baino gehiago, ezagutarazi zuten Justo Jauregi-Arraburu apaiz arrasatearrak eta haren laguna zen Jose Migel Barandiaran ataundar famatua.

 

Lehenengo bisita goizeko 10:00etan egingo da, eta hitzordua Garagartzako plazan izango da. Bisita euskaraz egingo da, eta Arantza Otaduy historialariak egingo ditu gidari lanak. Lezetxiki euskaraz ezagutzeko oraindik 15 leku libre daude.

 

Bigarren bisita goizeko 11:30ean izango da, Otaduyren gidaritzapean ere. Bisita hau gazteleraz egingo da, eta hitzordua, berriz ere, Garagartzako plazan izango da. Kasu honetan ez dago lekurik.

 

Informazio gehiago: Arantza Otaduy (feeleuskadi.eu - 644 37 47 46)

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE