Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Gabonetako ekintza bereziak gaztetxokoetatik
GAZTEENTZAKO GABONETAKO ESKAINTZA

Aurten ere Gaztetxokoetaik ekintza bereziak antolatu dituzte 12-17 urte bitarteko gazteentzako gabonetan. Ekintza berezia hauek abenduaren 26tik 30erarte izango dira.

  • Abenduaren 26an

  • Urteroko futbito txapelketa izango da. Txapelketa Musakolako kiroldegian ospatuko da eta izen eman nahi duten taldeak 6 pertsonaz osatuak eta mistoak izan beharko dira.

    Txapelketa goizeko 10etan hasiko da Musakolako kiroldegian eta izen eman nahi duten taldeek taldekide guztien izenekin eta taldearen izenarekin gaztetxokotara edo gazte bulegora joan beharko dira.
  • Abenduaren 27an
  •  

    Irteera egingo dute urtero moduan Gasteizko izotz pistara, joan nahi duenak 5 euro ordaindu beharko ditu eta izena eman gaztetxoko edo gazte bulegoan. Irteera Goizeko 9:30etan izango da gabiraien.

  • Abenduaren 28an

  • Inuxente eguna ospatuko dute, parte hartu nahi duten gazteak joan daitezela gaztetxokoetara eta bertako hezitzaileekin gelditu, txantxa pentsatu eta gauzatuko dituzte!

  • Abenduaren 29an
  •  

    Neguko Ginkana berezia egingo dute kulturaten, neguko eguraldiari moldatutako frogak izango dira. Ginkana arratsaldeko 17:00etan hasiko da.

  • Abenduaren 30ean

  • Ekintza agur berezia egingo diote urteari Musakolako gaztetxokoan, bertan azken jaia eta kontzertuak izango dituzte.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE