Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Emanaldi indartsu eta psikodelikoa eskaini zuten Waxy eta War Drum taldeek
Kooltur Ostegunak rock doinuak utzi zituen bart musikazaleentzat. Desertuko doinuak izan ziren entzungai Waxy eta War Drum taldeen eskutik eta proposamena musikazaleen gustukoa izan zen.

595.1 (id: 594943)

 

Koldo Carrillo- 2013/03/08

 

Kaliforniako desertutik etorritako doinuek geldialdia egin zuten bart Kooltur Ostegunean. Waxy eta War Drum taldeek 60. hamarkada bukaerako eta 70. hamarkada hasierako rock doinuak ekarri zituzten gurera eta 50 musikazale inguru bertaratu ziren gaztetxera, hard rock, psikodelia, desert rock edota doinu esperimentalez gozatzera. Waxy taldeak ireki zuen gaua, doinu zuzen eta indartsuekin. Gitarraren orroak, teklatua, baxua eta bateriaren erritmo biziekin nahastu ziren eta gainera, giro psikodelikoa indartzeko, proiekzioak egin ziren eszenatokian. Estilo ezberdinak tartekatu zituen Waxy taldeak taularen gainean eta entzuleen gustukoa izan zen proposamena. Bestetik, nabarmentzekoa izan zen musikarien trebetasuna, batez ere, Ehren Groban baxu jolearen teknika, bizitasun eta indarra.

595.2 (id: 634251)

 

Musikari berberek, gitarra jole baten salbuespenaz, War Drum taldea osatzen dute eta hala, musika estiloan aldaketa txiki bat eginez, boskoteak festarekin jarraitu zuen, rock doinuak indarrez joz. Oraingoan, Robbie Owenek baxua hartu eta Groban gitarra hartu zuen eskuartean. Instrumentu honekin ere ederki moldatzen dela erakutsi zuen. War Drum taldeak psikodeliaren bidetik jarraitu zuen, tarte bareak indarrez betetako erritmoekin nahastuz.

595.3 (id: 683296)

 

Musikazaleen gustukoa izan zen Waxy eta War Drum taldeek eskainitako kontzertua eta estatubatuarrek ez zuten hutsik egin. Rock musikaren urrezko garaiak gurera ekarrita eta ikuspegi moderno batetik helduta, gitarra eta bateriaren astinduak atmosfera psikodelikoekin nahastu zituzten.

 

595.4 (id: 715256)

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE