Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
ARIZMENDI IKASTOLA
Moda Desfilea
Gaur, Amaian, Arizmendi ikastolako batxilergoko 1. mailako ikasleak, pasarelako modelo bihurtuko dira.

(id: 2807998)

 

Arizmendi Ikastolako 1. mailako Batxilergoko ikasleek Moda desfile polit bat antolatu dute ostiral honetarako, ikusgarria eta koloretsua, datorren urtean egin nahi duten ikasbidaia dela eta. Bertan, 85 ikaslek hartuko dute parte, eta gainera, haur batzuk eta irakasleek ere desfilatuko dute.

Desfilean arropa mota denetarikoa erabiliko dute, datorren udako arropa kolekzio berria erakutsiko dute. Hainbat dendatatik utzitako arropak: Gili-gili, Kapikua, Nothing Without, Leize, Los Vaqueros, 4u (For You), Esko-sport, Garraxi, Provocación (diseinatzaileak),  haurtxoa (Aretxabaletan), beste batzuen artean.

 

Gainera, hainbat ileapaindegiak hartuko dute parte ikasleak apaintzen: Eslu, Xarma (Estetika zentrua), Azul Rizos, Kixkur, Ixkur, Ausart, Gorka (Aretxabaleta), Gemes, Zirt-Zart (Aretxabaleta), Ilea, Imagen…

 

Desfileak musika mota guztietakoa ere izango du, euskaraz, gazteleraz eta baita ingelesez ere. Abesti klasikoak eta gaur egungoak entzungo dira.

 

  • Eguna: Maiatzak 16, ostirala
  • Ordua: 18:30
  • Lekua: Amaia Antzokia
  • Sarrera: 4 euro

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE