Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Euskaltzaindiaren eta Tartean Teatroaren eskutik
'Ghero' antzezlana taularatuko da Amaia Antzokian
Antzerkiaren protagonista nagusia euskara da. Antzezlan honetan hizkuntza txiki honen iraupenaren misterioarekiko harridura eta miresmena erakusten da.

 (id: 2233858)Testua: Mondraberri. Argazkiak: Tartean Teatroa. 2019ko urtarrilak 10, osteguna.

 

Urtarrilaren 13an arratsaldeko 19:30ean 'Ghero' antzezlana taularatuko da Amaia Antzokian Euskaltzaindiaren eta Tartean Teatroaren eskutik. Antzerkiaren protagonista nagusia euskara da. Antzezlan honetan hizkuntza txiki honen iraupenaren misterioarekiko harridura eta miresmena erakusten da.

 

3000 urtean gaude. Ospitale batean, azken euskalduna hiltzera doa. Eta berarekin, euskara ere, milaka urte iraun duen hizkuntza. Gaixoaren ondoan, mediku gazte bat, agur honen lekukoa izango dena. Gaixoaren eta medikuaren arteko elkartze horrek, “big bang” horrek, hedatze narratibo eta emozionala sortzen du, etorkizun eta iraganera joan etorri etengabean.

 

Hizkuntz preindoeuropear txiki baten biziraupenaren mirariarekiko harridura, miresmena, nahasmena, konplizitatea…  eta horri lotuta bederatzi istorio, bederatzi antzerki poema, euskararen planetaren inguruan orbitatzen. Antzezlan emozionantea, originala, dibertigarria, harrigarria eta estetikoki ausarta.

 

Fitxa artistikoa

 

Pako Telleriak idatzi du dramaturgia

Zuzendaria:  Jokin Oregi

Oholtza gainean:  Mikel Martinez, Patxo Telleria, Olatz Ganboa, Iñaki Maruri eta Ane Pikaza

Eszenografoa:  Ana Garay

Argi diseinua:  David Rodriguez

Musikagilea:  Iñaki Salvador

Diseinu grafikoa:  Paradox

Argazkilaria: Mikel Alonso

Ekoizpen arduradunak:  Pio Ordiz de Pinedo eta Myriam Gartzia

Ekoizpena:  Tartean Teatroa y Euskaltzaindia

 

Ikuskizunaren fitxa

 

Mota: antzerkia

Publikoa: helduak

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE