Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
HUHEZIko Zuzendaritza Kontseiluaren prentsa-oharra

Maialen Eldua ikaslearen atxiloketa dela-eta

2009/11/24

 

Gaur goizaldean Espainiako poliziak hainbat gazte atxilotu ditu polizia-operazio batean, tartean Maialen Eldua donostiarra, Haur Hezkuntzako ikaslea HUHEZIn, 3. mailan. Hori dela-eta, HUHEZIko Zuzendaritza Kontseiluak prentsa ohar bat kaleratu du.

“HUHEZIko Zuzendaritza Kontseiluak zera adierazi nahi du bertako ikasle Maialen Elduaren atxiloketaren aurrean:

- Giza eskubide guztiekiko errespetua ipar eta gidari dugun aldetik, kezkatu egiten gaitu Maialenek jasan dezakeen tratuak; horregatik, atxilotuta dagoen bitartean bere oinarrizko eskubideak errespetatzea eskatzen dugu.

- Era berean, Maialenen ustezko errugabetasuna une oro errespetatzea galdegiten diegu nola hedabideei hala erakunde eta gizarte eragileei.
 
- Unibertsitate erakunde garen aldetik, kezkatu egiten gaitu gazte mugimenduetako pertsonak atxilotzeak; horregatik, gizarteari dei egiten diogu gertakari hauen aurrean gogoeta egitera. Unibertsitatea ideien eta pentsamendu askearen gune den heinean, iruditzen zaigu aniztasun ideologikoa eta politikoki antolatzeko askatasuna bermatu egin behar direla gizartean bizikidetza normalizatua ziurtatzeko”.

HUHEZIko Zuzendaritza Kontseilua
Eskoriatzan, 2009ko azaroaren  24an.


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE