Testua: Mondraberri / 2019ko azaroak 15, ostirala.
Kanpazarko igoeran eta autopistan, Eibarko norabidean, bi istripu erregistratu ditu Trafiko zerbitzuak. Biak eguerdiko ordubietan izan dira, honezkero garbiketa lanak bukatu dituzte.
Autopistan, Bergara eta Soraluzeren arteko errepidean auto bat errepidetik irten da, Eitzako tunelaren irteeran. Ezkerreko errailaren aurka joan da eta gidaria anbulantzian eraman behar izan dute.
Bigarren istripua N-636 errepidean izan da 14.20ean Kanpazar mendatean. Bi autok talka egin dute. Ez da inongo zauriturik izan baina garbiketa lanak arratsaldeko 16.00ak arte luzatu dira, zenbait trafiko mozketa eraginez.