Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Igandean, arratsaldeko 20:00etan, Iturripen

Mondragon Unibertsitateak eta Baskoniak Euskal Koparen finala jokatuko dute

 (id: 54643)Testua eta argazkiak: Marijo Simon. 2019Ko irailak 28, larunbata.


Saskibaloi festa handia bizi izan da gaur arratsaldean Iturripe kiroldegian. Mondragon Unibertsitateak, Santurtzik, Tabirakok eta Baskoniak Euskal Kopako finalaurreak jokatu dituzte. Arratsaldeko 18:00etan Baskoniak Tabirakorekin neurtu ditu bere indarrak. Partidu oso parekatua izan da, baina azken laurdenaren bukaeran Baskoniak aurretik jarri da markagailuan garaipena eskuratuz (72-63).


 (id: 69871)Ostean, Mondragon Unibertsitateak Santurtziren aurka jokatu du. Oso ondo hasi da norgehiagoka arrasatearrentzat. Santurtziko taldeak bi puntu bakarrik lortu ditu lehenengo laurdenean. Baina atsedenaldiaren ostean, talde bizkaitarrak joko biziagoa eginez hurbildu da markagailuan. Hala ere, Iñaki Ogaranen mutilek partidua euren menpen izan dute azkenengo minutura arte. Une horretan Santurtzik partidua 64 puntura berdindu du. Hala ere, Arrasateko taldeak nerbioak kontrolatu ditu, eta finalerako txartela eskuratu du(66-69).



Beraz, finala Mondragon Unibertsitateak eta Baskoniak bihar, igandea, jokatuko dute arratsaldeko 20:00etan. Bestalde, Santurtzik eta Tabirakok 3. eta 4 postuen partidua 18:00etan jokatuko dute.


 (id: 84279)Hiruko txapelketa


Bi partiduen artean hiruko txapelketa lehiatu da. Talde bakoitzeko jokalari batek parte hartu du: Mondragon Unibertsitateko Mikel Arejolaleiba, Tabirakoko Aitor Calle, Baskoniako Panel Saukov eta Santurtziko Dani Mazo. Mikel Arejolaleiba eta Aitor Calle izan dira saskiratzaile onenak, eta bihar finala jokatuko dute Ointxe Araskiko bi nesken aurka.


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE