Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
EMAKUMEZKOEN FUTBOLA

Gabonetako Emakumezkoen Futbol Txapelketak XIII. edizioa izango du aurten

Testua: Arizmendi Ikastola / Argazkia: MB artxiboa / 2017ko abenduak 14, osteguna

 

Orain hamabi urte antolatzen hasita, hamabi bider jokatu da dagoeneko Gabonetako Emakumezkoen Futbol Txapelketa. Aurtengoa hamahirugarren aldia izango da. Txapelketa hau Debagoiena bailarako ekimen bat da, eta, hortaz, bailarako talde guztiek hartzen dute parte: Mondrak, Bergarak, Aloñamendik eta Arizmendik. Hala ere, horiek ez ezik bailaratik kanpo beste talde batzuk ere etorri ohi dira: Lazkao, Lagun onak, Eibar, Anaitasuna, Urki...

 

Aurten, txapelketan lau maila arituko dira: alebina, infantila, kadetea eta seniorra. Lehenengo hiru mailetan futbol 8ko txapelketa egingo da, eta senior mailan futbol 11ko goi mailako triangular bat izango da. Senior mailan Gipuzkoako talde onenak etorriko dira: Reala eta Eibar. Horiekin batera Debagoieneko selekzioa arituko da. Selekzioa; Bergara, Arrasate, Oñati, Eskoriatza eta Aretxabaleta  herrietako neskek osatzen dute.

 

Txapelketa Aretxabaletako Ibarra futbol-zelaian jokatuko da.

 

Abenduaren 29an eta 30n izango dira partiduak:

 

-      Alebin, infantil eta kadete mailako txapelketak, abenduaren 29an

-      Senior mailako triangularra, abenduaren 30ean

 

Alebin, infantil eta kadete mailako taldeak

 

    Arizmendi

    Aloña Mendi

    Bergara

    Lagun onak

    Eibar

    Lazkao

    Urki

    Antzuola

    Mutriku

 

 Senior mailako taldeak

 

Seniorretan, goi mailako triangularra izango dugu aurten, goizeko 10:30ean hasi eta 14:30ak aldera bukatu. Bailarako Selekzioa, Real Sociedad eta Eibar taldeek neurtuko dituzte indarrak Ibarra futbol zelaian. Partida amaieran, 2017eko futbol-txapelketako sariak banatuko dira. 

 

Beheko argazkiak duela bi urteko txapelketakoak dira. 

 

 

 

 

 

 

 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE