Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Alberto Narro (Aikidoan aditua)

"Aikidoa lagungarria da umeentzat eta jokabide arazoak dituzten gazteentzat"

595.Aikidoa.Alberto.Narro.Haurrak (id: 4510140)


Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2016ko azaroak 3, osteguna

 

 

Arrasateko Aikido Taldeak aurrera jarraitzen du haurren artean arte martzial hau sustatzen.


Izan ere, José Matas irakasleak haurrei [argazkietan] eta helduei eskolak ematen jarraitzen du Musakola udal-kiroldegian.


Baina aurrera begira, haurrentzako talde berri bat prestatzen dabiltza, eta horretan Alberto Narro musakolarrak buru-belarri dihardu.


Ekimen honen helburuetako bat da "Arrasaten talde bat sortzea, eta ondoren aikidoa inguruko herrietan ere sustatzea, adibidez Aramaion, Aretxabaletan,...".


Aikidoa Japonian sortutako arte martzial bat da, Morihei Ueshiba-k sortua. Aditu batzuek "bakearen arte martziala" bezala definitzen dute.


Izan ere, "diziplina hau ez da biolentoa" eta praktikatzeko "ez da beharrezkoa indar fisiko berezirik izatea". Horregatik haurrentzat ere egokia da.


Hala, umeentzako eskoletan "giroa dibertigarria eta dinamikoa da", eta bertan "jolasak, formak, posturak, mugimenduak, defentsa pertsonaleko teknikak,..." lantzen dituzte.
Aikidoa onuragarria da alor ezberdinentzat:

  • Haurraren garapen fisikoa eta psikomotrizitatea
  • Biolentzia eza
  • Defentsa egokitua
  • Diziplina eta autokontrola
  • Autokonfiantza - asertibotasuna
  • Errespetua - tolerantzia - baloreak
  • Sozializazioa - afektibitatea
  • Iraunkortasuna

Alberto Narrok urteak daramatza lanean koordinatzaile eta arduradun gisa gazteentzako justizia zentro batean, hain zuzen, Berriztu Elkarte Hezitzailearekin.


Hortaz gain, gerriko beltza da aikidoan, kenpoan eta poliziako defentsa pertsonalean.
Espainiako txapelketa absolutuan eta unibertsitate lehiaketan ere irabazle izan da.


"Nire ideia nagusia da 5 eta 12 urte arteko haurrei irakastea, baita posible balitz 12-18 urte bitarteko gazte nerabeei ere, nire lan-esperientzian oinarrituta".


Dena den, Alberto Narrok ez du baztertzen beste adin batzuetako pertsonak ere aikidoan trebatzea.


"Urteak daramatzat ideia hau gauzatu nahian, hau da, jokabide arazoak, eskola arazoak, harreman arazoak,... dituzten gazteekin aikidoan ere lan egin asmo dut". Izan ere, "aikidoak holako jokabideak gainditzeko lagungarria eta konponbidea izan daiteke".


Talde berri honen eskolak Mesedeetako Ahizpen ikastetxean ("La Merced" ikastetxean) izango lirateke. Egun "taldea sortzen gabiltza", eta asmoa da 2017an eskolei hasiera ematea. Hasiera data "interesa dutenen kopuruaren araberakoa izango da".

 

425.Aikido.Haur-Gazteentzat.ALBERTO.NARRO (id: 7559726)


Alberto Narrok azpimarratzen du "herriarentzat aukera bat dela, zerbait berria eta ezberdina, batez ere jokabide arazoak dituztenentzat, jasaten dituztenentzat".


Izan ere, "aikidoak eta nire esperientzia profesionalak lagungarriak izan daitezke holako jokabideak baretzeko edo zuzentzeko. Haurren kasuan holako jokabideak prebenitzeko".


Interesa duen edonork 676 13 26 35 telefonora dei dezake, galderak edota zalantzak argitzeko.


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE