Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
[Testua eta argazkia: Ttakun]

Ttakun txalaparta taldeak Senegalen ereingo du bere hazitxoa

Arrasateko Ttakun txalaparta taldeko Antton Martinez Gorosmendik Ndank-Ndank elkarteak uda honetan Senegalen burutuko duen proiektuan parte hartuko du.

590.Ttakun.Senegalen.Antton.TTAKUN (id: 2415383)


Testua eta argazkia: Ttakun / 2019ko uztailak 9, asteartea


Proiektuaren helburua da bizikidetza, kooperazioa eta kulturartekotasun programa bat burutzea Senegalgo Dionewar herrian. Aurtengo proiektua hezkuntzan oinarrituta egongo da eta horretarako 25 pertsona joango dira Senegalera kooperazio bitartez proiektua burutzera.


Ekimenaren ardatz bat kulturartekotasuna izanik, hori lantzeko kultur trukaketa bat egitea da helburua. Horretarako, Ttakun txalaparta taldeko Anttonek txalaparta bat eramango du Senegalera bertan txalapartaren oinarriak irakasteko. Ikastaroa bukatutakoan txalaparta bertan geratuko da, senegaldarrek txalapartarekin “jolasean” jarrai dezaten. Senegaleko musikan perkusioak garrantzi handia du eta Martinezen asmoa litzateke fusio antzeko bat lortzea bertako instrumentuekin. Txalaparta han utzita ea zer ateratzen duten gure lagun senegaldarrek.

 

Erlazionatutako albistea:
Ndank Ndank elkarteak zozketa solidarioa martxan jarri du Arrasaten
2019ko ekainaren 21ean argitaratutako albistea

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE