Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan

Australiako The Volcanics taldea izango da Gaztetxean

Perth-en 2002an sortutako taldeak batek baino gehiagok Radio Birdman-en oinordekotzat hartu du.

 (id: 2171376)Testua: Kooltur Ostegunak. Argazkia eta bideoa: The Volcanics. 2019ko urriak 23, asteazkena. 



Ostegun honetan, urriaren 24an, The Volcanics taldea izango da Arrasateko Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan.


Australiak betidanik eman ditu talde handiak (eta interesgarriak) high-energy eta izaera handiko rock-and-roll indartsuenaren esparruan. Asko dira adibide gogoangarriak. Bada, Perth-en 2002an sortutako The Volcanics taldea da iraganeko talde horien lekukoa modu argienean hartu duena; izan ere, batek baino gehiagok Radio Birdman-en oinordekotzat hartu du. Lau disko bizkar gainean, nazioarteko hiru bira luze eta ikusi dutenek errepikatzeko duten ziurtasunak asko diote beraien alde.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE