Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Ibai-Arteren dendetako batean erosi ezkero

Arrasate Parking eta Ibai-Artek ordubete oparitzen dute

Aparkalekua ordubete doan izateko, bereizgarria duten saltokiak aurkitu, erosketa burutu eta parking txartela eskatu behar da. Ondoren, parkinga ordaintzean, ticketa sartzearekin nahikoa da.

Beheko testua eta irudiak: IBAI-ARTE / 2017ko maiatzak 4, osteguna

Maiatzaren 8tik aurrera, Laubideko Parkingarekin lankidetzan, Laubideko parkingean ordubete doan aparkatzeko ticketak oparituko dituzte kanpainara atxikitutako Ibai-Arteko saltokiek. Kanpainan parte hartzen duten saltokiak eranskailu bereizgarri bat izango dute:

595.Parkinga.Ordubete.Doan.1.IBAI-ARTE (id: 2207162)

Aparkalekua ordubete doan izateko, bereizgarria duten saltokiak aurkitu, erosketa burutu eta parking txartela eskatu besterik ez da egin behar. Ticketa parkinga ordaintzerakoan sartu besterik ez da egin behar. Doan aparkatzeko ticket hauek erosketak egitera kotxez urreratzen diren edozein bezerori bideratuta daude.

Kotxea hartuz gero, maiatzaren 8tik aurrera ez ahaztu zure aparkaleku ticketa eskatzeaz Arrasateko saltokietan.

 

595.Parkinga.Ordubete.Doan.2.IBAI-ARTE (id: 2261326)


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE