Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Ekonomia Zirkularraren inguruko jardunaldian hartu dute parte Gipuzkoako enpresa ezberdinek
ACEDE Etxeko Klusterrak antolatuta, H-Enea Living Lab delakoa egin zen atzo, eguena. Enpresa ezberdinak Remanufacturing sektorera hurbiltzeko saioa aberatsa izan zen, non ikuspegi eta iritzi ezberdinak trukatu zituzten.

595.2 (id: 2101440)

 

Koldo Carrillo- 2015/03/27

 

Gipuzkoako enpresa ezberdinek, ACEDE Etxeko Klusterrean baturik, H-Enea Living Lab delakoa antolatu zuen, Remanufacturing sektorea hobeto ezagutzeko eta iritziak trukatzeko, REMAN Gipuzkoako Workshop-ean. Programaren helburua Remanufacturing, Herrialde eta Lurralde Estrategia-tik eta era berean enpresa perspektibatik, modelura hurbiltzeko ariketak egitea izan zen. Bertan, Mondragon Components, Rebattery, IK4-Tekniker, MU Politeknika, ORKESTRA, Gipuzkoa Zero Zabor, Saiolan, Aclima eta IHOBE-k hartu zuten parte eta ekimenaren bultzatzaileek oso modu positiboan baloratu dute jardunaldia.

Ekonomia Zirkularrak balioa berreskuratzeko dituen etapa ezberdinetan, produktuak berrerabiliak, birkonponduak, berrezarriak, birfabrikatuak edo birziklatuak  izan daitezke. Ekonomia Zirkularraren modeloa birfabrikaziora aplikatzean, produktu eta osagaiak bizitza erabilgarriaren amaierara iristean, baliabide bezala erabiltzen dira, bai produktu berriak zein hobetutako produktuak berriz eginez.

595.1 (id: 2085299)

 

Kontzeptu honen bueltan, atzoko saioan parte hartu zuten eragileek beren kasu lokalak azaldu zituzten bertaratutakoei eta jarraian, mahainguru aberasgarri bat egin zuten galderekin. Eztabaida ere piztu zen parte hartzaile ezberdinekin eta bertan, ideiak elkartrukatu zituzten. Ekimenaren bultzatzaileek azaldu diguten moduan, “espazio berdin batean ikuspegi ezberdinak ikusi ziren” atzo jardunaldian.

Gaineratu dutenez, hurrengo saio batean, talde txikiago bat elkartzeko asmoa daukate eta jarduera ekonomiko bat daukan eragile bat gonbidatuko dute, zentzu horretan prozesu bat dinamizatu eta enpresa hori laguntzeko. H-Enea Living Lab klusterretik nabarmendu dutenez, garrantzitsua da ezagutzak eta lortutako pausuak sozializatzea eta hala, atzoko jardunaldia, lehenengo urrats moduan hartzen dute kontuan.

 


H-Enea Living Lab

acede.es


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE