Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Susmagarria komunean itxi da, denbora luzez

Iruzur egiten saiatzeagatik, gozotegi batean atxiki dute

Olarte kaleko dendari batek ez du amua irentsi, eta gainera, iruzurgileetako bat dendan atxiki du. Udaltzaingoa eta Ertzaintza bertaratu dira, iruzurgilea komunetik ateratzeko.

595.Atxikituta (id: 2281298)


Testua eta argazkia: mondraberri.eus / 2019ko urtarrilak 11, ostirala


Eguerdiko 13:00 aldera bi gizonezko Olarte kaleko gozotegi-okindegi batera sartu dira. Mondraberrik jakin ahal izan duenez, euretako bat (52 urteko gizonezko bat) saltzaileari iruzur egiten saiatu dira.


Arrasateko dendari ugari halako iruzurrez ohartaraziak ziren, eta Galburuko dendariak ez du iruzurraren amua irentsi.

 

Ustezko iruzurgileetako batek dendatik ihes egitea lortu du, baina 52 urtekoa establezimenduaren barruan atxikitzea lortu du dendariak. Gainera, Ertzaintzari abisatuko ziola ohartarazi dio.


Bere burua inguratua ikusirik, iruzurgilea komunean sartu da eta atea krisketarekin itxi du.


Udaltzaingoaren hiru patruila eta Ertzaintzaren patruila bat bertaratu dira, ustezko iruzurgilea atxikitzeko asmoz. Denbora luze baten ostean, komunetik ateratzea lortu dute.

 

Identifikatu ostean, iruzur saiakera leporatu diote, eta ez dute atxilotu baina ikerketa ireki dute.

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE