Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak arrazoia eman dio Mondragon Korporazioari
Ordainduk eta Eskuratuk auzitegiak langile ohiekin izandako sentsibilitate falta deitoratu dute
Fagor Elektrotresnako eta Edesako langile ohiek Gipuzkoako Probintzia Auzitegia hartutako erabakia aztertuko dute hurrengo batzarretan, eta Auzitegi Gorenaren aurrean errekurtsoa aurkeztea aztertuko dute.

 (id: 246551)Testua: Ordaindu eta Eskuratu. Argazkia: MB artxiboa. 2019ko uztailak 2, asteartea.

 

Ordaindu eta Eskuratu elkarteek, osatzen duten Fagor Elektrotresnako eta Edesako 900 langile ohiek, euren "haserrea eta ezinegona"  adierazi dute Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak hartutako erabakiarengatik. Auzitegi probintzialak konfirmatu du Bergarako auzitegiak Ordaindu eta Eskuratu elkarteen aurkako epaia.

 

Fagor Elektrotresnako eta Edesako langile ohiek Mondragon Korporazioari porrot egin zuten bi enpresetan ipinitako 47 miloi euro erreklamatu dizkiote, baina Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak konfirmatu du Bergarako auzitegian hartutako erabakia, eta erreklamazioaren preskribatzea.

 

Elkarte biak azpimarratu dutenez " ez dugu ulertzen erreklamazioa arrazoi honegatik ez onartzea, kontutan izaten badugu administrazioak ez duela Fagor Elektrotresnari eta Edesari buruz inolako informerik aurkeztu". Ordainduk eta Eskuratuk deitoratu dute pertsona nagusiek osatzen duten kolektibo honekin Gipuzkoako  Probintzia auzitegia "izandako sentsibilitate falta", eta gogoratu ditu irtenbide bat itxaroten zendu diren kideak.

 

Fagor Elektrotresnako eta Edesako langile ohiek Gipuzkoako Probintzia Auzitegia hartutako erabakia aztertuko dute hurrengo batzarretan, eta Auzitegi Gorenaren aurrean errekurtsoa aurkeztea aztertuko dute.

 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE