Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Azaroaren 27an, Kulturateko Loramendi gelan, arratsaldeko 18:30ean
Auzoko egitasmoak ‘Auzokoak’ dokumentala aurkeztuko du
Herritarrak, aniztasuna eta euskara oinarrian dituen egitasmoa da Auzoko. Helburu nagusia, euskal hiztunen laguntzarekin, herrira iritsi berriek edota euskaratik urrun bizi direnek, euskarara gerturatzeko lehen pausoak ematea da.

Testua eta kartela: Arrasateko Udala. 2019Ko azaroak 18, astelehena.



Herritarrak, aniztasuna eta euskara oinarrian dituen egitasmoa da Auzoko. Helburu nagusia, euskal hiztunen laguntzarekin, herrira iritsi berriek edota euskaratik urrun bizi direnek, euskarara gerturatzeko lehen pausoak ematea da. Horretarako gure herriko hizkuntza aniztasuna ezagutarazi eta jatorri ezberdinetako herritarrak harremanetan jartzen ditu proiektuak.


Astean behin biltzen da taldea, ordu eta erdiz, dinamika ezberdinen bidez euskarazko oinarrizko hitzak ikasi eta elkar ezagutzeko.


Herritar guztioi zabalik dagoen taldea da; euskarara gerturatu nahi dutenak eta horiei bidean laguntzeko prest daudenak, guztiak garelako beharrezkoak herriko komunikazio eta kohesio hizkuntza euskara izateko.


Egitasmoa eta honek duen eragina hobeto uler dezazuen, AUZOKOAK dokumentala ikustea gomendatzen dizuegu. Azaroaren 27an, Kulturateko Loramendi gelan, arratsaldeko 18:30ean eskainiko dugu, ez galdu aukera.

 

 (id: 237772)




EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE