Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Lerro zuriko etxetresna elektrikoen sektorean

Fagorrek bere marka Amicak erabiltzeko hitzarmena sinatu du

Arrasateko taldeak jakinarazitako prentsa-oharrean ez du zehaztu multinazional poloniarrak zenbat diru ordainduko dion bere marka erabiltzearen truke. Akordioa atzo sinatu zuten bi aldeek.

595.Fagor.Amica.Hitzarmena.FAGOR (id: 700120)


Argazkia: Fagor / Testua: mondraberri.eus / 2019ko irailak 6, ostirala

 

Fagor S. Coop eta Amica SA-k atzo sinatu zuten hitzarmena, eta ondorioz Arrasateko taldeak "Fagor markarekin lerro zuriko etxetresna elektrikoak esklusiboki ekoitzi eta banatzeko aukera eman dio".

 

"Kontratu hau 2019an zehar Kantabriako Canta SL eta Frantziako Euromenage sozietateekin adostutako akordioei batzen zaie". Izan ere, bi enpresei aukera eman zitzaien Fagor marka erabiltzea, hurrenez hurren, sukaldeko tresnen sektorean eta tamaina txikiko etxetresna elektrikoen sektorean. 

 

Fagorrek baieztatu du "markak, kasu guztietan, Fagor S. Coop-en jabetza izaten jarraituko du". Prentsa-oharrean ez du zehaztu Amicak zenbat diru ordainduko dion bere marka erabiltzearen truke.

 

Hiru hitzarmen hauekin "milaka kooperatibistek hamarkadetan zehar eraikitako marka prestigiotsuaren presentzia bermatuko du aipatutako sektoreetan".

 

Fagor Taldea "sektore anitzeko eskualde mailako talde bateko kooperatiba da". Ondoko kooperatibek osatzen dute:

  • Fagor Arrasate
  • Fagor Automation
  • Fagor Electronica
  • Fagor Industrial
  • Copreci
  • Fagor Ederlan
  • Mondragon Assenbly
  • Galbaian

Taldea bazkidetutako kooperatibek denera 100 herrialdetan baino gehiagotan lan egiten dute, eta 30 ekoizpen-filial dituzte, baita 50 merkataritza-ordezkaritza ere.

 

Guztira 10.000 pertsonak lan egiten dute taldean, horietatik erdia Euskal Herrian. Euren eredu sozioenpresarialengatik "ezagunak eta aitortuak" dira, Mondragon Taldeko kide bezala. 

 

Amica multinazional poloniarrak 70 urte baino gehiagoko esperientzia dauka, eta 3.000 pertsonatik gora lan egiten dute berarentzat. Urteko 5 milioi etxetresna elektrikotik gora ekoizten ditu. Iaz bere fakturazio kontsolidatua 700 milioi € ingurukoa izan zen.

 

@FagorTaldea

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE