Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
XXII. Aste Kulturala Al-Andalusen
Zapatu eta domekan jaian murgilduko dira bete-betean.

595 (id: 414749)

 

K.C.- 2011/05/27

 

XXII. Aste Kulturalean murgilduta dabiltza Al-Andalus elkarteko kideak astelehenetik. San Isidro jaietan eman zieten hasiera ospakizunei, jubilatuentzat afaria eta Aita Mennin egin zuten ate irekien jardunaldiarekin. Hala ere, aste honetan giro berezia izan da elkartean eta astebururako indarrak utzi dituzte. Izan ere, zapatu eta domekan festaz jantziko da Al-Andalus elkartea eta lagun giroan egoteko eta hainbat ekintzetan parte hartzeko aukera izango da.

Martitzenean, Socios de Al-Andalus erakusketa ireki zuten, zentroko bazkideen jaunartze eta ezkontzen argazkiekin. Hurrengo egunean, gastronomia izan zen protagonista, arrakasta handiarekin gainera. Tapeo andaluza egin zuten eta jende ugari bildu zen elkartean. Hala, arratsaldea pasatu zuten karakolak, itsaski-xehakin edo izkira tortilla dastatzen. Atzo, eguena, postreetara pasatu ziren Andaluziako komentuetako gozotegiarekin eta Pedro Ximenez ardo gozoarekin. Ostirala, zeharo jaian murgildu aurretik, haur eta txikienei eskainitako ekintzak izango dira elkartean eta hala, marrazki lehiaketa eta merendola egingo dute.

 

Astebukaeran izango dira ospakizun nagusiak

 

Zapatuan, eguerdiko 12:30etan, sevillana emanaldi tradizionalarekin emango diote hasiera jaiari eta 13:00etan, parrilada egingo dute. Arratsaldeko 16:00etan, ostera, sube y baja I. trofeoa hasiko da eta 19:00etan emanaldien garaia izango da. Bertan elkarteko Coro rociero Al-Andalus eta Sueños de Andalucia taldeak eszenatokira igoko dira eta musika eta dantzekin girotuko dute arratsaldea. Gaueko 21:30etan, galazko afaria izango dute bazkideek eta animatzen diren guztiek. Jende asko espero dute Al-Andalusen afarirako eta gaueko jantziaz ala flamenko jantziarekin joan beharko dute hauek. 23:30etan, dj-arekin animatuko dute jaia.

Domekan, XXII. Aste Kulturalari bukaera emateko, meza errozieroa egingo dute Al-Andalus koruaren  eskutik eta S. Juan de Dios Santa Agedako Hospitalaren laguntzarekin. Ostean, Alegria de la Sierra taldeak emanaldia eskainiko du eta 15:00etan, Al-Andaluseko emakumeen omenez, bazkaria egingo dute.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE