Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
[Testua: Isei Barbero - Arrasate Rugby Taldea]
Julen Barrutia da Kanpanzar Arrasateko entrenatzaile berria
Teknikari arrasatearrak 25 urte ditu, denbora luzez elastiko zuri-morea defendatu izan du jokalari moduan eta iragan denboraldian 18 urtez azpiko taldea zuzendu zuen. 2. Mailako CSD titulazioa du, eta Euskal Selekzioaren azpiko kategorietako aulkitxoetan ere aritu da.

Isei Barbero / Argazkiak:  ART / 2019ko uztailak 1, astelehena


 

300 (id: 2473453)Julen Barrutia (Arrasate, 1993) izango da Arrasate Errugbi Taldeko seniorren entrenatzaile 2019-2020 denboraldian.  Guztien ahotan zebilen izena bazen ere, Kanpanzar Arrasateko teknikari ohi Igor Isasik ere bere ordezkorik aproposena zela baieztatu zuen orain direla aste batzuk, egunotan egin du ofiziala izendapena klub zuri-moreak.  Lehen taldearen ardura izateaz gaiz, teknikari berriak harrobia ere koordinatuko du, kadete mailako jokalariei gertuko jarraipena eginez.

1993. urtean Arrasaten jaioa, gaur egun 25 urte ditu, txiki txikitatik gertutik bizi izan du errugbia Barrutiak: ART-ko presidente ohi Ramon Barrutiaren semea, hainbat urtez Kanpanzar Arrasateren elastikoa defendatu izan du jokalari gisa eta, berdeguneetatik erretiratu ostean, iragan denboraldian ere 18 urtez azpiko taldea zuzendu zuen.  2. Mailako CSD tituluduna, Euskal Selekzioko azpiko kategorietako aulkitxoetan ere jardun izan du Barrutiak, 16 urtez azpikoen egungo entrenatzailea ere delarik.  Kirolari sutsua, borrokazko kirolak eta arte martzialak ere egon badaude Kanpanzar Arrasateko entrenatzaile berriaren zaletasunen artean.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE