Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
San Felipe Apostol Elkarteak konfirmatu du

Jesus Mari Arce Hernando hil da

Goikobaluren eta Arrasateko Trikitixa Eskolaren sortzaile izan zen. Gaixotasun luze baten ostean, gaur zendu da. SUDCeko lehendakaria ere izan zen.

590.Jesus.Mari.Arce (id: 2200518)


Argazkia: MB Artxiboa / Testua: Gontzal Landa Herbias / 2019ko urriak 14, astelehena

 

San Felipe Apostol Elkarlaguntzerako Elkarteak konfirmatu du Jesus Mari, gaixotasun luze baten ostean, gaur Aretxabaletan hil dela, 70 urte zituela.  

 

Jesus Mari Arce Hernando (Arrasate, 1949) herriko Kulturari bultzada handia eman zion bere bizitzan.

 
1989an Goikobalu abesbatza sortu zuen, eta hastapen haietan lortu zuen 120 gizon-emakume kantuan aritzeko prest azaltzea.

 

Gainera, egitasmoaren lehen bi urteetan lehendakari-lanak egin zituen, baita 2004tik 2008ra ere.

 

Herriko kulturgintzan buru-belarri aritu zen, eta 1991n Arrasateko Trikitixa Eskola sortu zuen Anton Zumalderekin batera.


Aipatzekoa da Anton bezala, Jesus Mari ere SUDC elkarteko lehendakaria izan zela urte batzuetan zehar.

 

Gaur egun Arrasate Trikitixa Eskolan 100dik gora ikasle dabiltza trikiari eta panderoari eragiten, Goikobaluk 30. urteurrena ospatzeko antolatzen dabil, Goikobalu Txikiren 25. urteurrenean neska-mutilek abesten jarraitzen dute,... Hori guztiori Jesus Mari bezalako pertsonei esker.

 

Bere familiak Arrasateko Tanatorioan hartuko zaituzte gaur (astelehena) 17:30etik 20:00etara, eta bihar 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:30era.

 

Bere aldeko hileta-elizkizuna bihar (asteartea) izango da, arratsaldeko 19:00etan San Joan Bataiatzailearen parrokian. Doluminak familiari eta lagunei, goian bego eta gurekin bego.

 

Jesus Mari Arceren eskela

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE