Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
[Testua: Gipuzkoako Foru Aldundia]
Arrasateko GI-2620 errepidea erabat itxiko da gauez ekainaren 12an eta 13an
Ohiko artapen-lanak egingo dira, aireztatze instalazioaren azterketa barne.

 (id: 2025514)Testua: Gipuzkoako Foru Aldundia. Argazkia: Google Maps. 2019ko ekainak 7, ostirala.

 

Gipuzkoako Foru Aldundiak ohiko artapen-lanak egiten ditu GI-2620 errepideko instalazioetan. Tunel barruan daude instalazio horietako batzuk eta artapen-lanak egin ahal izateko beharrezkoa du zirkulazioa erabat moztea.

 

Aurreikusitako lanak egin ahal izateko, nahitaezkoa da GI-2620 errepidea erabat ixtea, Mugarrietako biribilgunearen (21+415 KP) eta Markuleteko biribilgunearen (19+400 KP) artean.

 

Mozketa gauez egingo da, ekainaren 12ko 22:00etatik ekainaren 13ko 06:00etara eta ekainaren 13ko 22:00etatik ekainaren 14ko 06:00etara.

 

Goizeko 06:00etatik aurrera, obrak adierazteko behin-behineko seinaleak kendu, eta GI-2620 errepide osoa irekiko da zirkulaziorako.

 

Instalazioen artapen-lanen barne egongo da aireztatze instalazioa aztertzea. Ordezko bide gisa, GI-2620 errepidearen zeharbide zaharra erabiltzea gomendatzen dugu, Mugarrietako eta Markuleteko biribilguneen artean.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE