Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
"Arrasateko herritarrak taldea animatzera gonbidatzen ditugu"
Ligako finalerdia jokatuko dute Mondrateko jubenilek zapatuan Musakolan
Areto futboleko taldeak 12:00etan jokatuko du partida erabakigarria Teep Samaniego Orixe Tolosalderen aurka.

 (id: 2206233)

Testua eta argazkia: Mondrate C.F. / 2019ko maiatzak 16, osteguna

 

Aurten Mondrateko jubenilak ligako bigarren sailkatu dira eta oraingo zapatuan 12:00etan Musakolako kiroldegian ligako semifinalak jokatuko dute. Aurkaria Teep Samaniego Orixe Tolosaldea izango da. Azpiamarratzekoa da talde honek egindako denboraldia: 30 jokatutako partiduak, 25 garaipen, 3 berdinketa eta 2 porrot. 

Honen harira, Arrasateko herritarrak taldea animatzera gonbidatzen ditugu. 

Finala hurrengo astean izango litzateke, maiatzak 25ean. Oraindik lekua eta ordua zehazteke daude.

Honetaz gain, txalotzekoa da baita kadeteen denboraldia. Liga erregularreko 4. sailkatu ziren, ondorioz maila onenen liga jokatzeko sailkatu ziren. Liga honetan lehenegoak sailkatu eta gero, partidu denak irabazi ditu. Guipuzkoa mailako kadete ligako finala jokatuko dute maiatzak 25ean. Lekua eta ordua zehazteko daude. 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE