Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Debagoiena

Hizkuntzen ziurtagiriak aurkeztetik salbuetsiko dituen dekretu berria martxan, euskaraz ikasi dutenentzat

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Kultura Sailak dekretu berri bat tramitatzen ari direla gogorarazi dute. Dekretuak, atzeraeraginezko ondorioak izango ditu 2008ko apirilaren 16an baino lehenago lortutako titulu guztietarako

P. I. M. / 2012-02-17


Administrazio publikoan lanpostu bat lortu nahi duten pertsonek eta ikasketak euskaraz egin dituztenek, hizkuntzen ziurtagiriak aurkeztetik salbuetsiko dituen dekretu berri bat tramitatzen ari direla gogorarazi dute Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Kultura Sailak.

 

Salbuespen horiek, Administraziotik kanpoko beste lanpostu batzuei ere aplikatuko zaizkie. Adibidez, “irakaskuntza pribatuko eta euskaltegiak bezalako beste zentro homologatu batzuetako irakasleei, esate baterako, Jaurlaritzako Kultura Saileko iturriek jakinarazi dutenez”, esan dute Europa Press agentziatik.

 

Ikasleek jasoko duten salbuespen mailak haien ikasketa mailarekin harreman zuzena izango du, bai Bigarren Hezkuntzako Graduatuaren edo erdi mailako Lanbide Heziketaren tituluagatik, bai Batxiler edo goi mailako Lanbide Heziketaren tituluagatik, bai unibertsitate-ikasketengatik.

 

Atzeraeraginezko ondorioak

 

Dekretuak atzeraeraginezko ondorioak izango ditu 2008ko apirilaren 16an baino lehenago lortutako titulu guztietarako. Izan ere, egun horretan homologatu baitziren Eusko Jaurlaritzak ematen dituen euskara tituluak Esparru Europar Bateratura.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE