Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
SOdePAZ elkarteak antolatuta
'Palestina, okupazioa eta erresistentzia' hitzaldia eskainiko da Kulturaten
Bestalde, Ezker Anintzaren egoitzan 'Welcome to Palestina' erakusketa irekiko da.

Testua eta kartelak: Ezker Anintza. Itzulpena: Hasier Larrea. 2018ko abenduak 7, ostirala.

 

Abenduaren 12an, asteazkena, arratsaldeko 18:30ean 'Palestina, okupazioa eta erresistentzia' titulupean burutuko da SOdePAZek Kulturateko Areto Nagusian antolatu duen hitzaldia.

 

Hitzaldiaren helburua pasa den ekainean Palestinara joan zen euskal delegazioak bizi izandako esperientzia eta informazioa elkarbanatzea izango da. Lan talde honek bertatik bertara frogatu zuen Israelgo estatuak Palestinako herritarrengan giza eskubideen urraketa larriak eragiten zituela. Hizlarien testigantzez gain, ikus entzunezko materiala ere erakutsiko da.

 

Okupazioa hasten den tokiaren ibilbidea errepasatuko dute, baita palestinarrek bizirauteko aurrera eramaten dituzten  estrategiak ere.

 

Hizlariak Xabier Agirregabiria (SOdePAZ), Olaia Duarte (EH Bildu), Esther Piñeiro (CCOO) eta Juan Luis Merino (Ezker Anitza-IU) izango dira.

 (id: 254662)

 

Bestalde,' Welcome to Palestine' erakusketa ere aurkeztuko dute, herritarrak Palestina jasaten ari den okupazio sionistaz kontzientziatzeko. 70 urte baino gehiago dirauen okupazio bidegabe honek ez du palestinar herriaren harrotasuna itzali, eta nahiz eta nazioarteko komunitatea beste alde batera begira egon, gogor eta tinko jarraitzen du bere autodeterminazio eta onarpenaren alde borrokan.

 

Erakusketa 18 argazki eta irudiz osatutako panelez antolatuta egongo da, giza eskubideen ikuspuntutik jorratutakoak guztiak.

 

Palestinar herria 1948tik ari da jasaten israeldar okupazio militar basatia, eta bizitza duin eta justu bat lortzen jarraitzen du, Israelen justizia falta eta zigorgabetasunaren aurrean.

 

Erakusketa abenduaren 10etik 22ra bitartean bisitatu ahalko da Ezker Anitza IU-ren egoitzan, Aldai 9 behea kalean, 18:30eatik 20:00etara.

 (id: 277730)

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE