Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Irailaren 6tik 8ra arte
Gelmako jaiak asteburuan ospatuko dira
Aurten ere auzo bazkaria egingo da. Txartelak 1990 jatetxean salgai daude, eta bihar izango da azken eguna txartelak eskuratzeko.

 (id: 2090238)Testua: Marijo Simon. Argazkiak: MB Artxiboa. 2019ko irailak 3, asteartea.

Bigarren urtez Gelmako jaiak ospatuko dira asteburuan. Ostiraletik igandera arte jai batzordeak ekitaldi ugari antolatu ditu. Aurten ere auzo bazkaria egingo da. Txartelak 1990 jatetxean salgai daude, eta bihar izango da azken eguna txartelak eskuratzeko.  

 

Aurten izango diren berritasunen artean EITBko 3zpa4 programako karaokea izango da Umeen Egunean, ostiralean. Gainera jaiak igandera arte luzatuko dira. Goizean dultzaineroek, erraldoiek eta buruhandiek auzoko kaleak girotuko dituzte, eta eguerdian auzotarrak berriz elkartuko dira paella jana egiteko.

 (id: 2128110)

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE