Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
San Juan Egunean

Ekitaldi askotarikoak adin eta gustu guztietarako

II. Bikoizketa: Sex Metraia, Zezen jaialdia, Mariatxiak...

Mondraberri, ekainak 24, asteazkena

San Juan eguna ere ekitaldiz gainezka egon da. Gainera, gustu eta adin guztietarako ekitaldiak izan dira. 

 

II. BIKOIZKETA: SEX METRAIA GAZTETXEAN 

 

Gazte ugari izan elkartu da gaztetxean, Sex Metraia izeneko II. bikoizketa hau ikusteko, nahiz eta iaz baino apur bat jende gutxiago, Iraitz Agirre antolatzaileetako batek adierazi digunez. Aurtengoan hiru irizpide izango dira kontuan partehartzaile bakoitzaren saioa edo bikoizketa baloratzeko garaian: ahots xaxatzailerik onena, irrintzirik beroena eta orgasmorik kilikagarriena. Parte hartzaile saritua publikoak aukeratuko du berometroaren bitartez, aparatu horrek gora edo behera egiten du ikusleen txaloekin. Bideoak ikusi nahi izan ezkero: www.sanjuanak09.blogspot.com 

 

500.bikoizketa (id: 2069109)

 

ZEZEN JAIALDIA  

 

Laubide plazan kokatutako zezen plazan, 1300 ikusle elkartu dira, arratsaldeko 19:30etatik aurrera hasi den ikuskizunaz gozatzeko. Sarrera guztiak agortu egin dira eta jende ugarik kanpoan geratu behar izan du, zezen plazaren edukierak pertsona gehiago sartzerik uzten ez duelako. Lau mutil gazte aritu dira errekortadore lanetan eta baita, bergarar torero bat ere. Ikuskizun alaia eta dibertigarria izan da.

 

500.errekortadoreak (id: 2170223)
(id: 2298594)(id: 2247514)
(id: 2347857)

   

MARIATXIAK 

 

Mexikotik Dolores San Juan y Mariachi Tequileño taldeak mexikar doinuak joaz alaitu ditu Arrasateko kaleak.

 

mariatxiak (id: 2399363)

 

kalejira (id: 2497878)mariatxiak2 (id: 2450052)

 

DRAGOI JANA, HERRIKO PLAZAN

 

Dragoi jana (id: 6631310)

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE