Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Pertsona bat erreskatatu dute Ferreriasen

PERTSONA BAT ERRESKATATU DUTE FERRERIASEN

595.Erreskatea.Ferreriasen (id: 2368503)


Testua eta argazkia: Gontzal Landa Herbias / 2019ko martxoak 6, asteazkena

 

Ferreriasko bizilagun batek gaur istripu bat izan du etxebizitzan, antza armairu batekin, eta mugitu ezinda geratu da.

 

Egoera horretan topatu du senide batek etxera iristean, arratsaldeko 17:00 aldera, eta larrialdi-zerbitzuei abisua eman behar izan die, Ertzaintzak azaldu duenez.

 

Suhiltzaileek erreskatean parte hartu behar izan dute, eta Ertzaintza ere bertaratu da, baita bi anbulantzia ere. Horietako batek emakumea Arrasateko ospitalera eraman du.

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE