Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Natur House Arizmendi Kirol Elkartearekin

595.ariz1 (id: 1911308)Mondraberri, maiatzak 30


Maiatzaren 28an, Almeneko futbol zelaian indumentaria berriaren aurkezpena egiteko batu ziren Arizmendi K.E.-eko futboleko neska taldeak. 2008-2009 denboraldirako NATUR HOUSE etxeak jantziko ditu, 3 infantil, kadete bat eta 2 talde senior hain zuzen ere.  

Natur House etxea Arrasateko Maalako Arrabala kalean kokatzen da 27 zenbakian. Esan estatuko enpresarik garrantzitsuena dela nutrizio eta dietetika alorrean.

Zerbitzu profesional bat eskaintzen dute, 5 izarretakoa eta 3 izarretako prezioak dituzte. Honetarako kalitate handiko produktu bereziak erabiltzen dituzte, hasten ari den sektore edo alor honetan. Mundu osoan zehar 15 lurraldeetan aurkitu ditzakegu Natur House-eko dendak. Sekretua dago beraien bezeroei jaten irakasten dietela ondoren pisua berreskuratu ez dezaten. Hots; dieta pertsonalizatuak egiten dituzte eta bezeroei bakarreko zerbitzua eskaintzen diete. 

Natur House-en produktu soilak ez dituzte saltzen, dietetikako plan pertsonalizatuak baizik. Bezeroak duen arazoaren araberakoa izango da jasoko duen plana, beraien ongizatea eta emaitza onak jasotzeko asmoz. 

Arizmendi K.E.-eko neskek aurtengo denboraldia bukatu dute eta oporrak hartuko dituzte. Hurrengo denboraldirako pilak kargatu eta irailean 1ean hasiko dira berriro ere entrenamenduekin.


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE