Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
[Iritzi artikulua: Adrian Ugalde]

EH Bilduren liberatuaren soldataz

Harriduraz hartu nuen Aitor Zubiagak, EH Bilduko liberatuak, 40.000 euroko soldata izango zuenaren notiziak eta honek buruan pare bat buelta eman dizkit.

Testua: Adrian Ugalde / 2019ko urriak 6, domeka

 

Harriduraz hartu nuen Aitor Zubiagak, EH Bilduko liberatuak, 40.000 euroko soldata izango zuenaren notiziak eta honek buruan pare bat buelta eman dizkit.


Arrasateko alkatearen eta bere gobernu taldearen soldata altuak oso komentatuak izan dira herrian 4 urte hauetan zehar. Orain gutxi ere, zer esana eman du gobernualdi berriko soldata igoerak.


Pentsatzen nuen, ordea, herrian hain komentatua izan zen gai bati oposizioak helduko ziola,  PNV-PSOEren soldata igoerak kritikatu eta poltsikoak betetzeko dinamika hori galarazten saiatuko zela.


Bistan da horrelakorik egitea okurritu ere ez zaiela egin Arrasaten, bai ordea Durangon, EH Bilduk alkatetza hartu berri duen herrian, alkateak soldata jaitsi baitio bere buruari. Zergatik ez du aplikatzen irizpide berdina Arrasaten?


EH Bilduk bere burua ezkertiartzat badu, zergatik onartu du bere liberatuak Arrasateko langileriaren batez besteko soldata aise pasako duen soldata bat kobratzea? Funtsean ados daudelako erabakiarekin, bestela ez zuten PNV-PSOEk beraien buruari igotako soldataren kopurua beraien liberatuak kobratzea onartuko.


Nire ustez, Arrasaten dugun gobernu diruzale honek, PNV-PSOEk, soldata igotzen badu, hori gogor kritikatzea tokatzen zaio EH Bilduri eta politika herri mailara jaitsi, Arrasateko langileriaren problematikak ulertu eta hauei aurre egiten saiatu. Langileekin batera egon, herriarekin batera lan egin eta gure kontura aberasten ari diren diruzale horiek udaletik kanporatzeko amorrazioz lan egin.


Baina hau 40.000 euroko soldatarekin egitea kontraesan handia dela uste dut diru kopuru honek ematen dion posizio pribilegiatuagatik.

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE