Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Ospatu Kultura Bonoa
Kultura bonuak eskuragarri daude Arrasaten ere
Gipuzkoako 64 liburu-dendek bat egin dute asteazken honetan hasten den Bono-kultura kanpainarekin. Arrasaten Elkar liburu-denda egongo dira eskuragarri.

 (id: 216329)Testua:Mondraberri.  Argazkia: Elkar. 2018ko abenduak 7, ostirala.

 

8.854 kultura bono jarri dira salgai Gipuzkoako 64 liburu-dendetan. 3.542 bonu euskaraz dauden kultur produktuak erosteko dira eta 5.312 bonu euskara ez den beste hizkuntza batean dauden kultur produktuak erosteko. Horretarako, Kulturako Departamentuak 85.000 eurotako dirutza jarriko du.

 

Aurten udalerriak 64 izango dira, iaz baino bost gehiago, eta liburu dendak ere iaz baino hamahiru gehiago izango dira. Arrasaten ere egongo dira eskuragai kultura bonuak Erdiko kaleko Elkar liburu-dendan.

 

Bonoa urtarrilaren 15a baino lehen erabili behar da erositako leku berean. Ezingo dira testuliburuak, ikasketa liburuak eta liburu profesionalak erosi.

 

Bonoak ezaugarri hauek izango dituzte:

 

- Euskal kultur produktuen bonuak gehienez 12 euroko hobaria izango du 20 € baino gehiagoko erosketa egiterakoan.

 

- Euskara ez den bestelako hizkuntzetako kultur produktuen bonuak gehienez 8 euroko hobaria izango du 20 € baino gehiagoko erosketa egiterakoan.

 

Bonuak lurralde eta eskualde orekaren eta establezimendu bakoitzaren pisu espezifikoaren arabera banatu dira. Urtarrilaren 15 arte erabili ahal izango dira, eta salgai egongo dira liburuak, musika edozein euskarritan eta filmak saltzen dituzten Gipuzkoako dendetan, betiere kanpaina honi atxikitakoetan.

 

Eguberriei begira, kulturarekin gozatzea sustatu, saritu eta fidelizatu nahi da, eta liburu denda eta disko dendek osatzen duten merkataritza eta banaketa sarea indartu eta babestu, izan ere, kultur produktuen eskaintza zabala eskaintzen dute, bizi garen gizarte moderno eta kulturaniztun honi dagokion bezala.

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE