Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Kale-inkesta Biterin:

"Ezkontza kopuruaren joera beheranzkoa da, zergatik ote?"

Jose Luis Ezkurra, Marimar Romero eta Xabi Barrutiabengoak parte hartu dute gaurko inkestan.

Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2017ko apirilak 19, asteazkena


Udaberria ezkontza garaia izan ohi da, baina azken hamarkadako tendentzia orokorra da ezkontza kopurua jaitsi egin dela.

 


150.Inkesta.Ezkontza.Gutxiago.Jose.Luis (id: 1890231)

Jose Luis Ezkurra:


"Tabakoaren aurkako legearen ondorioz, orain ezkontzetan ezin dira puruak, zigarroak,... erre jatetxeetan".


"Lege horren ondorioz, jende askok erretzeari utzi dio, eta hori arrazoi garrantzitsuena da".


"Bodorrio bezala ezagutzen diren ezkontzak gero eta gutxiagotan ospatzen dira, bai elizetan, baitan udaletxeetan ere".


"Ezkontza zibil batzuk ere handitasunarekin ospatzen dira, dotorezia handiz, opari handiz,...".

 

 

150.Inkesta.Ezkontza.Gutxiago.Marimar (id: 1908158)

Marimar Romero:


"Nik uste arrazoi nagusiena erosotasuna dela: Bikotea ezkondu barik badago, eta banatzea erabakitzen badu, banaketa askoz errazagoa da".


"Izan ere, bikote ugarik ez dituzte euren ondasunak batzen, ez dute ondasunen banantzea egiten, ezta irabazpidezko ondasunik ere".


"Gure belaunaldiko bikoteek, ordea, bizitza-proiektua egiten genuen. Baina oraingo gazte gehienek ezin dute horrelako proiekturik egin".


"Orain bikotekideak bata bestearekin zoriontsu ez badira, azkarrago banatzen dira lehengo bikoteek baino".


"Lehen bikoteak bolada txar bat bazuen, elkarrekin aurrera jarraitzea erabaki ohi zuen, seme-alabengatik adibidez. Orain errazagoa da, eta egoera normalagoa da".

 

 

150.Inkesta.Ezkontza.Gutxiago.Xabi (id: 1928261)

Xabi Barrutiabengoa Romero:


"Arrazoi ekonomikoengatik, orain bikotea ezkondu barik elkarrekin bizitzea ez delako pekatutzat hartzen, amodio erromantikoari orain ez zaiolako lehen bezainbesteko garrantzirik ematen,...".


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE