Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
FUTBOLA: Touring-Mondra
Zulotik irtetzeko garaipenaren bila Oreretara
Arrisku puntuetatik aldentzeko Touringen kontrako partidua irabazi beharko du Mondrak zapatu arratsaldean Oreretan. Neskek ere garaipena beharrezkoa dute, eta helburu horrekin Zarautz hartuko dute etxean datorren igandean. Zuzendaritzak deia egiten dio jendeari, Mojategira joateko.

595 (id: 1987862)

 

Testua: Mikel Arregi Askasibar / Argazkiak: Artxiboa / 2013ko otsailak 22, eguakotxa



Azken jardunaldietan jasotako emaitza txarrak ahaztu, eta sailkapeneko zulotik ihes egiteko aukera emango lekiokeen garaipenaren bila, joango da Mondra zapatu honetan Oreretara. Buruan helburu bakarra izango dute Iturrinoren mutilek: garaipena eskuratzea. Azken hiru partidutan puntu bakarra eskuratu dute sarrailagileek, eta poliki-poliki sailkapenean behera egin dute jaitsiera postuetatik puntu bakarrera geratu arte.


Dinamika honi buelta emateko Touring menpean hartzeko saiakera egingo dute zuri-moreek zapatuan arratsaldeko 16.30tan. Aurrean denboraldi gorabeheratsua egiten dabilen taldea izango dute arrasatearrek. Sailkapen erdialdean dago Touring, arrisku postuak urrun ditu, eta goialdekoak ezinezko.


Gauzak horrela momentu hauetan Mondrarentzat arerio eskuragarria izan daiteke Touring, beti ere sarrailagileek zulotik irteteko beharrezkoa duten kemen hori erakusten baldin badute. Asteburu honetako partiduaren ostean Aloña Mendiren kontrako derbia jokatuko du Mondrak datorren astean Mojategin.


Neskak etxean


Mutilen antzeko egoeran daude neskak. Azken asteetan ez dute partidurik irabazi, eta jaitsiera postuetan dauden taldeek ere berdina egin duten arren, hobe izango dute datorren igandean 16.00tan Zarautzen kontra irabaztea. Batez ere Zarautz arerio zuzena dutelako zuri-moreek, puntu bakar bat gutxiagorekin jaitsiera ekidin nahian dabiltzan taldeetako bat  baita.

 

Testuinguru honetan, Zuzendaritzatik deia luzatzen diete zaleei, "Mojategira gerturatu eta Mondrako neskak animatu ditzaten, etorkizunari begira erabakigarritzat jo baitaiteke honako partidu hau".  Garaipena erdietsiz gero, azkenaldiko dinamika negatiboari amaiera emateaz gain, mailari eusteko aurrerapauso argia emango luke Arrasateko taldeak.

 

Mondrako gainontzeko taldeek ere partidu desberdinak jokatuko dituzte asteburu honetan. Azpian daukazue asteburu honetako futbol kartelera.

 

 


ASTEBURUKO PARTIDUAK


 

OHOREZKO ERREGIONALA

Touring -  Mondra         zapatua 23, 16.30tan

 

EMAKUMEAK 2. MAILA

Mondra - Zarautz        domeka 24, 16.00tan

 

OHOREZKO JUBENILAK

Burumendi -  Mondra        domeka 24, 16.00tan
 

JUBENILA NESKAK

Oiartzun -  Mondra        zapatua 23, 17.30tan

 

KADETEAK

Mondra - Elgoibar        zapatua 23, 09.30tan

 

OHOREZKO INFANTILA

Mondra - Real Sociedad        zapatua 23, 12.45tan

 

INFANTIL TXIKIA

Mondra - Behobia        zapatua 23, 11.15tan

 

KIMUAK

Bergara -  Mondra         domeka 24, 12.00tan

 

 

 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE