Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Garabira igota zegoen Bergararrak bere protesta bertan behera utzi du
20:15ak aldera jaitsi da lurrera suhiltzaileen laguntzarekin, indarrik ez zuela adierazi ostean. Ertzaintzak atxilotuta eraman du desorden publikoak egotzita.
I.B.G. / 2012ko irailak 25, asteartea

 

Hedabide ezberdinek aditzera eman dutenez, atzo geroztik garabi batera igota zegoen bergararra arratsaldeko 20:15ak aldera jaitsi da bertatik.  42 urteko gizonezkoa, Miguel La Huerta izena duena, atzo goizean igo zen Bergarako San Pedro eliza ondoan dagoen garabira.  Bertan hainbat pankarta jarri zituen:  “Basta de denuncias falsas” eta “Soy inocente” ziotenak.

 

Izan ere aipatutako gizonezkoak bi ohar idatzi zituen, bere auzia azalduz.  Adierazitakoaren arabera, epaileak sei hilabeteko espetxe zigorra ezarri zion, emazte ohiari tratu txarrak ematea egotzita, "errugabea" den arren.  Gainera, Genero Indarkeriaren Legeak gizonezkoak "babes gabe" uzten dituela salatzeko, gose greba abiatu zuen atzo.

 

Esan bezala, suhiltzaileen laguntzarekin gaur jaitsi da garabitik; izan ere, bertaratutako larrialdi zerbitzuei indarrik ez zuela adierazi omen die jaitsi baino lehen.  Behin behean, anbulantzia batean sartu dute.  Ondoren, desorden publikoak egotzita, Ertzaintzak atxilotu egin du.

 

392 (id: 1876692)Atzoko irudia.

 

 

Erlazionatutako albistea:

 

Bergaran garabira igo den gizonak bertan jarraitzen du 12 ordu geroago

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE