Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Defentsak eskatu du ospitale psikiatrikoan betetzea

8 urtera murriztu dute kartzela zigor eskaera Fiskaltzak eta akusazio partikularrak

Epaiketaren gaurko saioan, auzipetua tratatu zuen psikiatrak azaldu du medikazioa jaitsi ziotela "agresibitaterik" ez zuelako erakusten. Fiskaltzak, forentseen informean oinarrituta, adierazi du auzipetuak eraso egitean bere gaitasunak "kontserbatzen" zituela.

595.Atentatu.Bañez.Doktorea.KaleanHERRITARBAT (id: 2801554)


Testua: mondraberri.eus / Argazkia: Herritar bat, artxibokoa / 2019ko ekainak 25, asteartea 

 

Epaiketaren atzoko saioaren ostean, gaur aurrera jarraitu du prozesuak Gipuzkoako Probintzia Entzutegiko Lehen Atalean.

 

Fiskaltzak eta akusazio partikularrak euren zigor eskaerak murriztu egin dituzte, eta biek ala biek 8 urteko kartzela zigorra eskatu dute gaur, pertsona bat tiroz zauritzeagatik.

 

Defentsak 7 urte eta erdiz giltzapean izatea eskatu du, auzipetuak buruko gaixotasuna jasaten duelako. Halaber, azpimarratu du itxialdia ospitale psikiatriko egoki batean betetzea.

 

Horrela, gaixotasunari dagokion tratamendua jasotzen jarraitu ahalko luke. Defentsaren eskaera horri ez dio aurre egin akusazio partikularrak. 

 

Hasieran Fiskaltzak 14 urte eta erdiko kartzela zigorra eskatu zuen, eta akusazio partikularrak 15 urteko espetxe zigorra. Hala ere, epaiketak aurre egin hala, eta akusazioak tiro egitea onartu ondoren, eskaerak murriztu egin dituzte. 

 

Gaurko (astearteko) saioan, auzipetua tratatu duen psikiatrak deklaratu du, eta ziurtatu du "eskizofrenia paranoidea" sufritzen zuela. Azaldu du erasoa baino denbora bat lehenago medikazioa "pixka bat jaitsi" zitzaiola.

 

Izan ere, osasun zerbitzuek "ez zuten arrazoirik ikusi" pazientea "bere borondatearen aurka ingresatzeko". Hala ere, garai hartan auzipetuak esan zien jaurtigairik gabeko pistola bat eramaten zuela, baina ez zuen "agresibitaterik" bere aurka eta beste pertsonen aurka.  

 

Deklarazio honen ostean, Fiskaltzak informe bat aurkeztu du, eta azaldu du "zorionez ez zela ondorio txarragorik" izan, biktima hiltzear egon zelako. Forentseen txostenaren arabera, bi tiroak jaurtitzean erasotzaileak bere gaitasunak "kontserbatzen" zituen.

 

Horretan oinarriturik, Fiskaltzak adierazi du auzipetuari ezin zaio salbueslerik edo aringarririk aplikatu.  

 

Akusazio partikularrak bere kezka agertu du, auzipetua tratatzen zuen osasun zerbitzuaren erabakiagatik. Medikazioaren dosia jaistea "beharrezko ardura" barik jokatu zuen, jaurtigailurik gabeko arma bat zeukan arren. 

 

Defentsak azpimarratu du bere bezeroak tiroegilea izatea onartu duela, damua agertu duela, eta ezin dela gaixotasun psikiatrikoari garrantzirik "kendu". Zigorra ospitale psikiatriko egoki batean betetzea eskatu du, Aita Menni Ospitaleko Psikiatria Legaleko Unitatean.

 

Arrasatearra bertan dago itxialdia betetzen, bertan apurka-apurka "sendatu" dadin, eta "holakorik errepika ez dadin". 

 

 

Erlazionatutako edukiak:

 

32 urteko arrasatear bat giltzapetu dute ustez pertsona bat tiroz zauritzeagatik 

2017ko uztailaren 17an argitaratutako albistea 

 

Arrasaten pakistandar bat zauritu zuen tirogilearen arreba naiz

2019ko ekainaren 21ean argitaratutako gutuna 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE