Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Mundukideko lagunak Mozanbiken izan dira 
Cristina Etxenausia Mundukideko kideak bere bizipenak kontatu ditu testu baten. Bizitakoagatik hunkituta azaldu da, eta aldi berean esker oneko hitzak bidali nahi izan die Mudukiderentzat Mozanbiken lanean ari diren pertsonentzat.

595 (id: 9792792)
 
Testua: Mikel Arregi Askasibar / Argazkia: MB Artxiboa / 2015eko abuztuaren 20a, eguena

Mozanbiken aspalditik martxan duten proiektuaren aurrerapenak bertatik bertara ikusten izan dira azken asteotan Mundukide elkarteko kideak. Cristina Etxenausia Mundukideko kideak bere bidaiaren hausnarketak batu ditu testu baten. Etxera itzuli eta gero, "oinarrizkoena" faltan duten pertsonez gogoratu dela dio Etxanausiak. Jatekoa, sabaia eta arropa falta zaien pertsonez gogoratu dela dio; eta beraiengatik "pena handia" sentitu duela.

Izan ere, Mozanbiken 30 mila pertsonentzako proiektua martxan du aspalditik Mundukidek. Errepide hobeak eginez, oinarrizko zerbitzuak hobetu dituzte azkeneko urteotan. Han Euskal Herritik joandako bost kooperantek eta beste 27 langile mozanbiketarrek lan egiten dute proiektuarentzat. Guzti hauentzat, esker oneko hitzak izan ditu Etxenausiak, eta han bizi dituzten egoera gogorren aurrean tinko eusteko animatzen die.

Azkenik, Mozanbiketik etorri berri den kooperanteak hasunarketa egin gura izan du. "Han ezagutu ditugun pertsonek etorkizunik izango ote dute?" galdetzen du Etxenausiak, eta bide horretan Mundukidek esperantza ematen diela gaineratzen du. "Ez dugu mundua salbatuko, baina norbait laguntzeko aukera badugu han egongo gara" esan du.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE