Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
EUSKAL KOPA 2010 ESKORIATZAN
EUSKAL KOPA: UPV TALDEAK JOKATUKO DU FINALA
Hondarrabia-Irun taldearen aurka azaroaren 17an, Eskoriatzan.

 

 

 

J.Z./2010eko irailak 27, astelehena


 

Asteburu honetan zehar, Eskoriatzan jokatu den Euskal Kopako aurre fasean UPV talde donostiarrak erakutsi du hiru taldeetan indartsuena izan dela eta horregatik joaktuko du finala datorren azaroaren 17an Hondaribia-Irun taldearen aurka.

HOMEGALERY1 (id: 3069531)

 

 

Bi talde bizkaitar (GDKO- Ibaizabal eta Irlandesas) eta gipuzkoar bat (Universida del Pais Vasco) nor baino nor aritu dira asteburu honetan Eskoriatzako Intxaurtxueta kiroldegian Euskal Kopako finalerako txartela lortzeko lehian.

Ostiralean jokatu zen aurre faseko lehen partidua, eta Ibaizabal eta Irlandesas taldeak nor baino nor aritu ziren, eta Leioako taldeak irabazi zuen: 54-73.  Partiduak hasiera orekatua izan zuen,  galdakaotarrak defentsa zorrotza erakutsi zuten lehen laurdenean eta 6-8 puntuko aldea ere izan zuten;leioaarrak ez zeuden eroso kantxa gainean; baina lehen laurden horretara arte izan zuten Ibaizabaleko neskek amesteko aukera; azken hiru laurdenetan Irlandesas taldeak defentsa gogortu zuen eta hortxe erakutsi zuten gehiago izan zirela; 20 puntutik gorako aldea ere lortu zuten partiduko zati batzuetan, eta hortxe mantendu ziren partidua amaitu arte. Garaipen erraza beraz Leioako taldearendako.

 HOMEGALERY2 (id: 3100399)

 

 

Zapatuan, berriz, aurre faseko bigarren partidua jokatu zuten Irladesas eta Universidad del Pais Vasco taldeek; oraingo honetan Leioako taldeak errepaso ederra jaso zuen UPV taldearen eskutik:49-61. Hasieratik donostiarrek partiduaren kontrola izan zuten, nahiz eta leioarrak 2 puntura ere hurbildu ziren markagailuan. Lehen hogei minutak modu berean izan ziren: UPVk azkar lortu zuen aldea markagailuan intentsitate handiko defentsa lanari esker; horrek Irlandesas taldearen huts egiteak ekarri zituen jaurtiketetan; defentsako erreboteetan ere fin aritu ziren donostiarrak, eta horri esker  kontraeraso ugari  egiteko aukera izan zuten. Hirugarren laurdenan Sarai Ruiz talde bizkaitarreko jokalariak lortutako 2 hiruko jaurtiketek bi puntura hurbildu zuten markagailuan talde leiaorra, baina Arantxa Novoren lan onak berriz ere aldea eman zion UPV taldeari. Azken laurdena ere modu berean joan zen eta donostiarrek ez zuten inongo arazorik izan  partidua irabazteko.

 

Gaur, berriz, jokatu da aurre faseko hirugarren eta azken partidua UPV eta Ibaizabal taldeen artean; oraingo honetan ere UPVk lortu du garaipena (61-55). Partidua gogorra izan da eta azken mintuetara arte ez da ezer erabaki. Bi taldeek defentsako errebotean erakutsitako sendotasuna izan da markagailuan zegoen berdintasunaren seinale. Hala eta guztia ere, UPVk markagailuan lortutako abantaila ederki kontrolatu du,  eta beraz bera izango da, datorren azaroaren 17an Hondarribia-Irun taldearen aurka finala jokatuko duen taldea.

 

                                www.basketbasko.com

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE