Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Oliver Hernandez, Arrasateko "ironman"
"Entrenamendu fisiko gogorrek psikologia lantzera eramaten zaituzte"
Euskadiko triatloi txapeldunorde arrasatearrarekin elkarrizketa.
Testua eta argazkia: Ibai Trebiño / 2016-07-20 
 
Oliver Hernandez (Arrasate, 1980) txirrindularitzaren munduan hazitako kirolaria da eta orain dela bost urte hasi zen triatloiaren munduan. Azken urteak burubelarri eman ditu ere disziplina honetan, aurten  bere mailarik altuena emanez. Distantzia erdiko "ironmanean" emaitza onak lortu ostean, Gasteizko distantzia luzeko "ironmanean" zazpigarren eta Euskadiko txapeldunorde bukatu zuen.

Mondraberri.eus atariak "burdinezko gizona" elkarrizketatu du eta bere arraskataren gakoak aztertu gura izan ditu.
 
 (id: 1862705)
  
Zazpigarren postua eskuratu berri duzu Gasteizko triatloian. Pozik egoteko modukoa, ezta?

Bai, oso pozik nago eta egia esan ezustekoa izan zen niretzat. Indartsu nengoela banekien, baino aurten ez naizenez distantzia horretan aritu ez nekien nola moldatuko nintzen. Azkenean zazpigarren postua lortu izana pozik egoteko modukoa da, noski.

Korrika egiteko sektorean arazo batzuk eduki omen zenituen. Zelan bizi izan zenuen zen proba?

Igeriketan oso ondo moldatu nintzen, 56 minutuko denbora egin nuen. Bizikletako sektorean ere gogor aritu nintzen eta 37 km/orduko bataz-besteko abiadurarekin amaitzea lortu nuen. Halere, bizikletaren azken tramoan, beroa medio, bajoi fisiko ikaragarria izan nuen. Korrika egiteari oso ahul ekin nion. Etsita negoen, baino Gasteiz leku berezia da eta familia eta lagunen animoei esker aurrera nuen. Zorionez, errekuperatzeko tartea izan nuen eta sentsasio onekin amaitzea lortu nuen. 


Hiru "half" (distantzia erdiko ironmana) lastertu dituzu aurten. Orokorrean, nola joan zaizu aurtengo denboraldia?

Oso ondo joan da denboraldia; Peñiscolan bosgarren sailkatu nintzen, Salamancan hirugarren eta Iruñean, Espainiako txapelketan, hamargarren izan nintzen. Momentuz, balorazio oso positiboa egiten dut oraindik amaitu ez den denboraldiarena. 

Aurten ez zinen lehiatzekoa distantzia luzean. Nola suertatu zitzaizun Gasteizko ironmanean parte hartzeko aukera?

Nire asmoa Gasteizko triatloiko distantzia erdian parte hartzea zen, izan ere ez nuen nire burua distantzia luzean ikusten. Horretarako asko entrenatu behar da, ordu asko behar dira triatloi luze bat prestatzeko. 

Nire entrenatzaile Imanol Etxarrik deitu zidan eta distantzia luzean parte hartzeko proposamena luzatu zidan, probarako hilebete faltan: "Benga Oli, hiru `half´ bikain burutu dituzu aurten, `full´ bat egiteko ordua heldu zaizu". Egia esan, azkar konbenzitu nindun.
 
 (id: 1882306) 
 
Nola prestatzen da distantzia luzeko "iron man" bat?

Nire kasuan, egunero bi kirol desberdin lantzen ditut: Korrika egin eta bizikleta, bizikleta eta igeriketa... uztartuz, baino egunero bi kirol. Aurten entrenatzeko ohitura ere aldatu dut nabarmen; Entrenatzera baraurik joaten nintzen, errendimendua hobetzeko asmoz. 

Egia esan, triatloi bat prestatzeko ordu asko entrenatu behar da eta lesioekin kontu handiarekin eduki behar da. Horretarako gimnasioan ibiltzea ere komeni da, muskuluak lantzea eta indartzea.

"Ordu asko entrenatu behar direla" aipatu duzu behin eta berriz. Nondik ateratzen du hainbeste denbora entrenatzeko profesionala ez den pertsona batek?

(barre) Hori da betiko buruhaustea! Nondik atera entrenatzeko denbora... nire kasuan zorte handia dudala uste dut, nire lana malgua da zentzu horretan eta. Egia esan, nire bizitza "stress" handiko bizitza da. Zaila bada ere, familia zaintzea, lan egitea eta entrenatzea uztartzea lortu dut. 


Triatloiaren arrakastaren zati handi bat plano psikologikoan dago. Mentalki, nola kudeatzen dira laskertean zehar ematen diren "krisi" horiek? aldez aurreko prestaketa bereziren bat behar da?

Psikologia faktore garrantzitsua da. Hainbat datuen arabera, "Iron man" bat hasten duzunean esfrotzuaren %80a fisikoa da eta %20a psikologikoa. Proba amaitzen ari zarela berriz, %80a psikologikoa izatera pasatzen da eta horrek psikologiak kirol honetan duen garrantzia adierazten du.

Nik ordea ez dut psikologia lantzen, nire ustetan entrenamendu fisiko gogorrek automatikoki psikologia lantzera eramaten zaituzte. Euria, hotza eta baldintza horietan intentsitate handiko entrenamenduak burutzeak asko laguntzen du psikologikoki. 


Zer sentitzen da ikaragarrizko esfortzu fisiko eta psikologiko baten ondoren helmuga gurutzatzean?

Sentsasio ikaragarria da, poztasun handiko eta ia azaldu ezin den sentsasioa da. Helburua lortuta, entrenatzen eman dituzun ordu guztiak pasatzen zaizkizu burutik, familiaz oroitzen zara ere. 

Helburuak lortuta, hemendik aurrera zer? Zeintzuk izango dira hurrengo erronkak?

Urtez-urte hobetzen noa eta datorren denboraldiari begira aurrepauso bat ematea espero dut. Gogo handiekin nago eta lesioek errespetatzen banaute, nire errendimendua hobetzea dut helburu.  

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE