Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Azken agurra bihar egingo diote.
Oliver Hernandez triatleta arrasatearra zendu da
Antxintxika taldeko kidea hil egin da hiru urtez minbiziaren aurka borrokatu ondoren.

 (id: 1776367)Testua: Marijo Simon. Argazkia: MB artxiboa. 2019ko azaroak 18, astelehena.


Oliver Hernandez triatleta arrasatearra atzo zendu zen 39 urterekin. Antxintxika triatloi taldeko kideak hiru urtez minbiziaren aurka borrokatzen egon ondoren,  zoritzarrez atzo bataila galdu zuen. 


Atleta aparta, 2017ko Gasteizko triatloian zazpigarren postua lortu zuen, bigarren euskalduna izanik. Bestalde, Salamancako triatloiko lehenengo bi edizioetan podiumera igo zen. Hainbat atletek Espainiako Federazioari eskatu diote hurrengo edizioa Oliver Hernandez memoriala bezala izendatzea. Gainera Espainiako txapelketa izango da hurrengo urtean. Azkenengo Santamas krosean bere taldekideek omenaldi berezia egin zioten lehen lerrotik irtenda  ‘Ni zara zu naiz’ goiburudun kamiseta bereziekin. 


Sare sozialen bidez, herritar eta lagun ugarik deitoratu dute arrasatearraren heriotza. Antxintxika Triatloi taldeak bere Facebookean honako mezua idatzi du: “Borrokalari ausarta eta eredu zentzu guztietan. Horrela oroituko zaitugu, lehen lerroan, berdin kirolean zein bizitzan! Hizki larriz diogu,OHORE BAT IZAN DA GUZTIONTZAT ZURE IZERDIEN LEKUKO IZATEA. Gero arte lagun.”


Azken agurra bihar, asteartea, egingo diote San Juan Bataiatzailearen parrokian arratsaldeko 19:00etan. Doluminak senide eta lagunei, gurekin bego.

 

Erlazionatutako edukiak:


Sorpresa ederra eman diote Oliver Hernandez triatletari

2017ko azaroaren 15ean publikatutako albistea

Oliver Hernandez: "Entrenamendu fisiko gogorrek psikologia lantzera eramaten zaituzte"
2016ko uztailaren 20an publikatutako elkarrizketa

 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE