Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Garzon auzia
Lau Haizetara Gogoa-koen gutuna

MONDRABERRI / 2010eko apirilak 22, osteguna


 

Frankismo eta estatu terrorismoaren biktimek erakunde, partidu politiko eta sindikatuen kontradikzioen ondorioak pairatu ditugu azken urteotan.  Alde batetik Frankismoaren biktimekiko errespetua goraipatzen dute, gaur egun  azken hamarkadetan garai horretan gertatutako hilketen inguruko isiltasunari amaiera ematea beharrezkoa ikusten dute, eta baita eraildako gorpuak berreskuratzea ere.  Azken asteotan berriz, hiltzaile frankistak epaitzeko biktimek dituzten eskubideen inguruan jardun dute.  Partidu politiko hauek dira, hain zuzen ere, azken urteotan Frankismoaren garaian gertatutakoa ahaztea eskatu digutenak.

Hala eta guztiz ere, kontradikzio hauek ez dira kasualitate hutsa.  Ondo prestatutako estrategien jokoaren ondorioa da honako hau, helburu bakarra duena, gizartearen aurrean Frankismoaren aurkako militanteen babesle bezala agertzea.  Era berean euren botere interesak defendatzen dituzte, hiltzaile frankistekin egindako hitzarmenaren ondorioz lortutakoak, isiltasuna inposatuz eta gertatutako hilketak epaitu barik.

Estatuaren egitura bere horretan jarraitzea adostu zuten eurekin:  Ejertzitoa, Guardia Zibila, polizia, epaileak, botere ekonomikoa ...  Honako hau administrazio frankistaren jarraikortasuna da azken finean, eta horretarako demokrata bihurtutako frankista ohiak euren postuetan jarraitzea onartu zuten.  Egitura honen buruan Joan Karlos Ia dago, Francisco Franco hiltzaile eta genozidak izendatutako erregea.  Azpimarratu beharra dago egungo erregea bi aldiz estatu frankistaren buruzagia izan zela, 1974 eta 1975 urteetan eta garai horretan hilzorian zegoen Diktadorea ordezkatuz.  Honako hau da azken 35 urteetan jasan dugun ustezko demokrazia, “Zuzenbideko Estatua” bezala ezagutzen dutena.

Testuinguru honetan, trantsizio garaian euren militanteak saldu eta memoria historikoari uko egin zion ezkerra aztertu beharra dago.  Bertan Frankismoaren oinordekoen harrokeria ezarri behar da, hauek baitira hiltzaileen zigorgabetasunaren alde errespetua eskatzen dutenak.  Garzon epaileak eta bere autoak ez dute testuinguru hau aldatzen.

Elkarte ezberdinen lanak zigorgabetasun egoera honen larritasuna agerian utzi du.  Egindako salaketak eta presioari esker epaile honek ezin izan zuen ezikusiarena egiten jarraitu, ahalik eta gehiago Txile eta Argentinako diktaduretako arduradunen aurka hasitako prozesuen ostean.  ¿Nola da posible Pinochet epaitzea eta Frankismoaren inguruko salaketei jaramonik ez egitea, garai horretako buruzagiek hilketa gehiago egin bazituzten eta denbora luzeagoaz egon baziren boterean?  Pinocheten prozesuan ez bezala, Frankismoaren gainean epaileak kaleratutako autoan erantzukizunak ezartzerako orduan muga batzuk jartzen ditu.  Lehenengoa denborari dagokio, 1951. urteaz geroztik gertatutako krimenak ez baitira epaituko epaile honen arabera.  Beste alde batetik, inputatuak izendatzerakoan, badakite hauek guztiak hilda daudela jada.  Gauzak horrela, Frankismoaren ustezko prozesua amaitutzat emango litzateke gertatutako krimen guztiak ikertu barik, bizirik dauden errudunak epaitu barik eta sortutako kaltea konpondu barik.  ¿Nola da posible ministro frankista bat aske egotea, gaur egin bizirik badago eta diktadorea hil baino lehen frankismoaren aurkako borrokalarien kontra 5 heriotza-zigor agindu bazituen?  ¿Nola da posible, behin Franko hilda dagoela, martxoaren 3an Gasteizen ministro horrek langileen aurka sarraskia egitea?  Baina Frankismoaren oinordekoak ez daude hori onartzeko prest, isiltasuna, errugabetasuna eta errespetua eskatzen dute Jaungoikoa, Espainia eta Generalisimoagatik jauzitakoen memoriaren alde.  Garzonen akats bakarra estatuari baimena eskatu ez izana izan da, horregatik epaitu diote, ez beste ezergatik.

Aipatutakoa, mingarria eta bidezkoa ez izateaz gain, ez da garrantzitsuena une honetan.  Frankismoaren erantzuleak epaitzekoaren auzia argitara emateko orain arte egindako lan guztia ezin da hondatu epailearen auto baten gaineko eztabaidagatik, non egia jakiteko eskubideak eta justizia mugatzen diren.  Debate hau Estatuko funtzionario baten defentsan oinarritzea da gure beldur nagusia, inongo oinarririk ez zuen auto baten bitartez Frankismoa epaitu nahi zuena.

Hau guztiagatik, orain da frankistekin “Trantsizioa” delakoa adostu zutenei gure eskaerak luzatzeko unea.  Euren ibilbidean atzera egin dezaten eskatu behar diegu, eta honetarako beharrezkoak diren neurri politikoak har dezaten:

1.-  Negoziazio fase berri bati ekin diezaioten, Frankismoaren ondorioz kaltetutako pertsona eta agente sozio-politiko guztiekin, memoriaren lege berri bat egiteko.

2.-  Egiaren komisioak antolatu ditzaten, egia bera eta justizia lortzeko tresna bezala, eta baita sortutako kalteak konpontzeko ere, ez errepikatzeko garantiak barne.

3.-  Giza eskubideen nazioarteko legedian preskripzioa edo Amnistia bezalako kontzeptuak aplikaezinak direla aintzat hartuta, Frankismoan gertatutako hilketak eta bere erantzuleak epaitzeko bermea ziurtatzea.  

 

Alberto Muñoz, Gotzon Garmendia, Andoni Txasko, Manu Sainz, Xabier Lasa, Amalio García

Osasuna, Askatasuna, Euskal Errepublika

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE